59. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAGASETA

2016ko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena

Sagasetako Kontzejuko Batzarrak, 2016ko otsailaren 17an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2016. urteko aurrekontu orokorra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatua bete dadin; hartara, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkeztu, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Sagasetan, 2016ko martxoaren 15ean.–Burua, Alberto Irisarri Lanas.

Iragarkiaren kodea: L1603235