59. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTEAGA

2016ko aurrekontu arrunta. Hasierako onespena

Arteagako Kontzejuak, 2016ko martxoaren 3an egin bilkuran, 2016ko ekitaldiko aurrekontu arrunta onetsi zuen.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan ezarritakoarekin bat. Espedientea Idazkaritzan egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Arteagan, 2016ko martxoaren 4an.–Kontzejuko burua, Martín Ezcurra Villar.

Iragarkiaren kodea: L1603221