59. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

3. poligonoko 538 eta 70. lurzatien xehetasun azterlana.
Hasierako onespena

Ribaforadako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2016ko martxoaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea katastroko 3. poligonoko 538. lurzatiaren (A, B eta C azpilurzatiak) (36.959,89 m²), eta 70. lurzatiaren (425,54 m²) xehetasun azterlana, A-68 Autobiaren aurreko 105,600 kilometro puntuan, Ribaforadako udalerrian (Nafarroa), Sociedad de Inversiones Valcarce, S.A.k sustatua, Javier Rodríguez Marcos arkitektoak 2016ko otsailean prestatutako dokumentuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko jotzen diren alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Ribaforadan, 2016ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Jesús Mª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1603295