59. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa 2015eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2016ko martxoaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, legezko quorumarekin, Noain Elortzibarko Udalaren arkitekto teknikoaren 2.3 lanpostua amortizatzea eta 2015eko ekitaldiko plantilla organikoko aldaketa.

Espedientea interesdunen eskura dago, aztertzeko eta bidezko alegazioak egiteko aukera izan dezaten, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2016ko martxoaren 11n.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1603287