2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONTEAGUDO
Alkatetzaren ebazpena, 2016ko lan egutegia onesten duena
Kontuan hartuz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legea, eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldiaren lanordu-kopurua arautzen duena, eta uztailaren 31ko 149/2014 Ebazpena, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2016ko tokian tokiko jaiegunak ezartzen dituena, eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan jaiegunei eta egun baliogabeei buruz aplikatu beharreko gainerako araudia, Alkatetzak ebatzi du:
1. Onestea Monteagudoko Udaleko langileen 2016. urteko aste barneko jaiegunen lan egutegia.
Udal bulegoak larunbat eta igandeetan itxita egonen dira, baita jaiegun hauetan ere:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 24 eta 25a: Ortzegun Saindua eta Ortzirale Saindua.
–Martxoaren 28a: Pazko biharamuna.
–Uztailaren 25a: Santiago eguna.
–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
–Abuztuaren 16a eta 17a: herriko bestak. 2016an urte osoan aritzen diren langileentzat baino ez dira jaiegunak.
–Irailaren 8a: Bideko Ama Birjinaren jaia.
–Urriaren 12a: Espainiaren eguna.
–Azaroaren 1a: Omiasaindu.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.
2. Baliogabeak izanen dira, 2016. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta aitzineko atalean jaiegun deklaratu direnak, abuztuaren 16a eta 17a izan ezik. Egun horietan udal bulegoak itxita egonen dira, eta gainerako egunak balioduntzat joko dira, udal bulegoak itxita badaude ere.
3. Ondokoak izanen dira jendea hartzeko orduak Monteagudoko udal bulegoetan: 12:00etatik 14:00ak arte, astelehenetik ortziralera, horiek lanegun direnean.
4. Urteko lanorduen kopurua 1.592 da lanaldi osoa dutenentzat Udalaren zerbitzuan, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legean xedatutakoaren arabera.
Alkatetzak finkatuko du enplegatuen lanaldia nola banatu, zerbitzuaren beharrak ikusita; betiere, urteko lanorduen kopurua bete beharko da. Zerbitzu anitzetako langileek lanaldi jarraitua izanen dute, goizeko 7etatik 15etara, ezertan ukatu gabe Alkatetzak lanaldi zatitua ezartzeko aukera, 8etatik 14etara eta 15:30etik 17:30era, zerbitzuen funtzionamendu egokirako. Bulegoetako langileek goizez beteko dute lanaldia, astelehenetik ortziralera, lanegunak badira.
Hori, deustan ukatu gabe bizitza pertsonala eta familiakoa bateragarri egiteko neurriak edo beste batzuk aplikatzeko ematen diren banakako baimenak, aurreko irizpidea aldatzen dutenak.
Bertze udal batzuekin batasunean zerbitzuak egiten dituzten langileek dagozkien udalen artean banatuko dute lanaldia, batasunak enplegatu bakoitzarendako ezarritako proportzioan eta finkatutako egutegiarekin.
5. Zerbitzuaren beharrak direla eta, Alkatetzak udal langileak lanera deitzen dituenean ezarritako ordutegitik kanpo edo egutegian jaiegun direnetan lan egiteko, atsedenaldiekin ordainduko dira lan horiek edo aparteko ordu gisa, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 51. artikuluan eta hura garatzeko erregelamenduan zehazten den gisan.
6. Organo administratibo eskudunek, Alkatetzak edo Batasuneko Burutzak, halakorik bada, emanen dituzte oporrak: oporraldi luze bat edo bi, eta zazpi egun, gehienez, urtean hartzeko, zerbitzuaren beharrek aukera ematen dutenean.
Langileek ahal duten bezain laster adieraziko dute zein egun hautatzen dituzten oporretarako, zerbitzuak behar bezala koordinatu eta antolatu ahal izateko.
Norberaren kontuengatik baimen ordainduko gehienez ere 3 egun urtean hartzeko, langile onuradunek gutienez ere 3 egun lehenago eskatu beharko dituzte eta zerbitzuaren beharren arabera emanen dira; halako baimenak ezin zaizkie oporrei lotu.
7. Funtzionarioei Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua onesten duen otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretua aplikatuko zaie (2009ko otsailaren 25eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) eta hura ordezten edo garatzen duen araudia. Lan-kontratudunen lan araubideak kontratuaren arabera aplikatzen den hitzarmenaren zehaztapenei jarraituko dio.
8. Puntualtasun falta, lanaldiaren hasieran nahiz bukaeran izan, baita lanaldiaren parte bat nork bere aferetarako baliatzea, behar bezala baimendurik betiere, hautara berdintzen ahalko du langileak, zerbitzuak eginez lanaldian baliaturiko bezainbateko denboran; edo, lansaritik denboraren heineko zenbatekoak kenduz enplegatuari.
Modu berean jokatzen ahalko da lanaldiko egiazko denbora murrizketa horiek baimenik gabekoak direnean, Diziplinaren Araubideari buruzko Erregelamenduko arlo horretako zehaztapenak aplikatuta betiere.
9. Ebazpen hau Herriko Etxeko iragarki ofizialen oholean paratzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta enplegatuei jakinaraztea, jakin dezaten eta ondorioak izan ditzan. Betiere, ebazpen honen kontra errekurtso hauek para daitezke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazi eta argitaratzen denetik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina.
Monteagudon, 2016ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L1603186