59. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

2016ko aurrekontuan 1. eta 4. arteko aldaketak egiteari buruzko espedienteak. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2016ko martxoaren 10ean egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen Martzillako Udalaren 2016ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko espedienteak (01 eta 03/2016 espedienteak: kreditu gehikuntza); (02 eta 04/2016 espedienteak: kreditu berezia).

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, aitzin paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Martzillan, 2016ko martxoaren 11n.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1603227