2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Baimenak emateko, eta ingurumena babestearen eta jarduera kaltegabeen alorrean kontroleko administrazio jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena
Martzillako Udalak, 2015eko azaroaren 26ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Baimenak emateko, eta ingurumena babestearen eta jarduera kaltegabeen alorrean kontroleko administrazio jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Iragarkia 2015eko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Martzillan, 2016ko otsailaren 15ean.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.
BAIMENAK EMATEKO, ETA INGURUMENA BABESTEAREN ETA JARDUERA KALTEGABEEN ALORREAN KONTROLEKO ADMINISTRAZIO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.
Zergapeko egintza
2. artikulua. Zergapeko egintza da Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen ondorioz jarduera sailkatuaren udal lizentzia behar duten instalazio eta jardueren ezarpenari, ustiapenari, lekuz aldatzeari, nabarmen aldatzeari, berriz irekitzeari eta abian jartzeari dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, baita, jarduera kaltegabeen kasuan, irekitzeko udal lizentzia behar dutenei dagozkienak ere; orobat, lizentziaren ordez aurretiazko komunikazioa edo erantzukizuneko aitorpena aurkeztu behar denetan egiten diren kontrol jarduera administratiboak, eta zehatz-mehatz:
a) Jarduera lizentzia.
b) Irekitzeko lizentzia.
c) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.
d) Instalazio eta lokalak berriz irekitzeko baimena.
e) Jarduera hasitakoan edo irekitakoan kontrolak egitea, lizentziaren ordez erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko jakinarazpena aurkeztu behar bada.
Ordaindu beharra
3. artikulua. Tasa lizentzia eskatzen denean sortuko da edo erantzukizunezko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean. Lizentzien eskatzaileek beren eskabideari uko egiten ahalko diote, Udalari ukoa idatziz aurkeztuz gero. Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen egiten bada uko, emandakoan legokiokeen tasaren %50 ordaindu beharko da. Lizentzia eman eta gero egiten bada uko, tasak osorik ordaindu beharko dira.
Subjektu pasiboa
4. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, baita, nortasun juridikorik ez izan arren, batasun ekonomikoa edo aparteko ondarea osatzen duten entitateek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu edo berraztertzen edo eskualdatzen bada, edo haien izenean aurkezten bada aurretiazko komunikazioa edo erantzukizuneko aitorpena.
Tarifak
5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean jaso dira aplikatuko diren tarifak.
Kudeatzeko arauak
6. artikulua. Jarduera baterako baimena erdietsi edo jarduera abiarazi nahi dutenek Herriko Etxean aurkeztuko dute behar den lizentzia eskabidea, aurretiazko jakinarazpena edo erantzukizuneko aitorpena, lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta lokalaren kokapena zehazten dituztela, dagozkien udal ordenantzek edo udal zerbitzu teknikoek eskatutako dokumentazioarekin batera.
7. artikulua. Udal administrazioak likidatuko du tasa. Interesdunak zenbateko bat ordaindu beharko du borondatezko kobrantza aldiaren barrenean, jakinarazpena jasotzen duenetik aurrera; bertzenaz, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.
8. artikulua. Titulartasuna aldatu edo jardueraren eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio, eta horretarako behar diren egiaztagiriak aurkeztuko ditu. Titular berriaren aldeko lizentzia frogatzen duen titulua eskuratze aldera, dagokion tasa kobratuko zaio.
9. artikulua. Lizentzia iraungiz gero, jardueran aritu nahi duten interesdunek lizentzia berria eskatu beharko dute, eta dagokion tasa ordaindu.
Arau-hausteak
10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei buruzko afera guztietan, Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantzan xedatutakoari jarraituko zaio.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
TARIFEN ERANSKINA
I. epigrafea.
Jarduera sailkatuen espedienteen tramitazioa: 240 euro.
(*) Tarifa horiei kanpoko txosten teknikoen kostua erantsiko zaie.
II. epigrafea.
Irekitzeko lizentzia, irekitzeko lizentziaren aldaketa, irekitakoan kontrolak egitea, lizentziaren ordez erantzukizunezko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada, baita jarduera kaltegabea irekitzea ere:
–Saltokiak, 80 m²-ko azaleratik beheitikoak: 200,00 euro.
–Saltokiak, 80 m²-koak edo gehiagokoak: 310,00 euro.
–Gestoriak eta bulegoak: 200,00 euro.
–Ostatuak, kafetegiak, jatetxeak eta josteta aretoak: 575,00 euro.
–Industriako nabeak eta biltegiak, 200 m² bitartekoak: 575,00 euro.
–Lantegiak, industria nabeak eta biltegiak, 201m²-tik 400 m²-ra bitartekoak: 1.150,00 euro.
–Lantegiak, industria nabeak eta biltegiak, 400 m²-tik 1.000 m²-ra bitartekoak: 1.500,00 euro.
–Mila metrotik goiti, metro bakoitzagatik: 0,20 euro/m²
–Laguntzako eraikin eta saltokiak: 300,00 euro.
–Nekazaritza eta abeltzaintzako nabeak: 575,00 euro.
(*) Tarifa horiei kanpoko txosten teknikoen kostua erantsiko zaie.
III. epigrafea.
Lizentzia eskualdatu izanaren frogagiria: 50 euro.
Iragarkiaren kodea: L1602867