2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARRAITZ-ORKIN
Alkateordearen izendapena
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 23 artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, eta kontuan hartuz 2568/1986 Errege Dekretuak onetsi zuen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoa, alkate udalburuak libreki izendatzen ditu alkateordeak Gobernu Batzarreko kideen artetik, bai eta kargutik kentzen ere.
EBATZI DUT:
1. Udal honetako José Antonio Larráyoz Arregui zinegotzia alkateorde izendatzea.
2. Izendapen horren berri ematea Kontzejuko Batzarrari, egiten duen lehen bilkuran.
3. Zuzenean jakinaraztea, orobat, izendatuari, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, nahiz eta indarra ebazpena sinatu eta biharamunean hartuko duen.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Arraitz-Orkinen, 2016ko martxoaren 15ean.–Alkate udalburua, Joseba Ibarra Casimiro.
Iragarkiaren kodea: L1603278