59. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRAGA

Hilerria arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Lizarragako Kontzejuak, 2016ko otsailaren 27an, erregelamenduzko quoruma izanik eta bertan zirenak bat etorririk, hasiera batean onetsi zuen hilerria arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki oholean argitaratu ondoan, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lizarragan, 2016ko martxoaren 14an.–Presidentea, Xabier Senar Veiga.

Iragarkiaren kodea: L1603251