59. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Aldaketa 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena

Leringo Udalak, 2016ko martxoaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2015eko aurrekontuan egin aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Lerinen, 2016ko martxoaren 15ean.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L1603296