2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEGARDA
Deialdia, bake epaile titularraren
eta ordezkoaren karguak betetzeko
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan xedatua betez, hamabortz egun balioduneko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, legez eskatzen diren baldintzak beterik, Udal honetako bake epaile titular eta ordezko izateko interesa dutenek eskaera egin dezaten udal bulegoetan.
Legardan, 2016ko martxoaren 7an.–Alkate udalburua, Silvestre Belzunegui Otano.
Iragarkiaren kodea: L1603275