59. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Udal planeko aldaketa. Behin betiko onespena. Araudia argitaratzea

Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoa betetzearren, bai eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 27ko 35/2002 Foru Legearen 71. eta 81. artikuluetan xedatutakoa ere, Larraungo Udalak, Alkatetzaren martxoaren 17ko 19/2016 Ebazpenaren bidez, erabakia hartu du Larraungo Udalak 2007ko abuztuaren 25eko Udalbatzan onartutako Hirigintza Plana aldaketaren edukia argitaratzea, Larraungo Udal Planeko determinazio xehakatuen aldaketa puntuala, abeltzaintzako ustiategietako lurzoru urbanizaezineko araudi partikularrari buruzkoa, Larraungo Udalak sustatua. Onespen erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2007ko urriaren 10eko 127. zenbakian, eta araudia Nafarroako hirigintzari buruzko Informazio Sistemak argitaratuta dauka.

Larraunen, 2016ko martxoaren 17an.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.

ERANSKINA

Abeltzaintzako ustiategietako lurzoru urbanizaezineko araudi partikularra (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1603405