59. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Entzutea ematea

Berraztertzeko errekurtsoa jarri da Alkatetzaren otsailaren 8ko 25/2016 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez errekerimendua egiten baitzaie María Aránzazu Auza Elizalde eta Rosa María Auza Elizalde andreei, jarduera legeztatzeko eta osorik legeztatu bitartean ustiategia aldi baterako ixteko.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. artikuluan ezarritakoarekin bat, entzute ematearen tramite bat irekitzen da hamabost egunez, interesdunek alegazioak egiteko eta egoki jotzen dituzten agiri eta frogagiriak aurkezteko.

Markalainen, 2016ko martxoaren 14an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L1603252