2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GIRGILLAO
2016ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Girgillaoko Udalak, 2016ko martxoaren 3an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2016ko ekitaldiko plantilla organikoa, 2016ko ekitaldiko aurrekontuarekin eta hura betearazteko oinarriekin batera, eranskinean jasotzen den bezala.
Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako iragarki oholean argitaratuko da, eta 15 egunean jendaurrean egonen, aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, 2016ko plantilla organikoa behin betikoa bilakatuko da.
Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.
Etxarren Girgillaon, 2016ko martxoaren 14an.–Alkatea, Francisco Javier López de San Román Laño.
ERANSKINA
Mañeru ibarreko Administrazio
Zerbitzuen Batasuneko langile partekatuak
Lanpostuak:
–Funtzionarioak:
- idazkaria. (Hutsik).
- administrari-ofiziala. (Hutsik).
–Lan-kontratudunak:
- administrari laguntzailea (lanaldi partzialekoa). (Hutsik).
- Garbitzailea (lanaldi partzialekoa). (Hutsik).
Iragarkiaren kodea: L1603289