59. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Bilkuretako eta kontratazio mahaietako ordainsariak

Cabanillasko Udalean, 2016ko martxoaren 4an egindako bilkura arruntean, udalkideek aho batez hartu zuten ondotik hitzez hitz ematen den erabakia:

“Lehenbiziko.–Zinegotziendako ordainsariak onestea, udal bilkuretan eta kontratazio mahaietan parte hartzeagatik, 2016ko urtarrilaren 4tik aurrerako ondorioekin. Hona hemen:

–Bilkuretara joateagatik: 72,50 euro/saioa.

–Udal kontratazio mahaietan parte hartzeagatik:

a) Zinegotziak: 72,50 euro/akta.

b) Teknikaria: 150 euro/ Espediente osoa.

Bigarrena.–Alkatea eskuordetzea, beharrezko kudeaketak egin ditzan”.

Cabanillasen, 2016ko martxoaren 7an.–Alkatea, Jesús Santos Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1603262