59. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

2016ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Onespena

22 A zenbakiko ebazpena, Cabanillasko Udaleko alkate udalburu Jesús Santos Pérezek emana, 2016ko otsailaren 15ean, eta jarraian hitzez hitz ematen dena.

2016ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Onespena

Ikusirik Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 48.7 artikuluak ahalmena ematen diela autonomia erkidegoei epeak kontatzeko egun baliogabeen egutegia zehazteko, bakoitzak bere lurraldean. Epeen kontaketarako egun baliogabeak ezartzean lan egutegi ofizialari jarraitu beharko zaio. Halaber, erkidego bakoitzeko Toki Administrazioa osatzen duten entitateen egun baliogabeak sartuko dira egutegian.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldiaren urteko lanordu-kopurua ezartzen duen abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz (2016rako 1.592 orduko lanaldia ezarri zen).

Kontuan hartuta 453/2012 Ebazpena, maiatzaren 30ekoa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2013ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

Kontuan hartuta 210/2015 Ebazpena, maiatzaren 15ekoa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2016ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

Kontuan hartuta 486/2015 Ebazpena, azaroaren 25ekoa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2016ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena. Cabanillas: 2016ko abuztuaren 16a.

Kontuan hartuta 280/2015 Foru Dekretua, abenduaren 23koa, Nafarroako Foru Komunitatean epeen konputurako 2016an baliogabeak izanen diren egunak zehazten dituena.

Ikusirik espedienteko dokumentazioa eta legezko araudia, Foru Komunitatearen eremuan egun baliogabeak ezartzen dituena, 2016ko lan egutegirako epeak zenbatze aldera.

Alkatetza udalburutza honek, indarrean diren Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeak ematen dizkioten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Cabanillasko Udalaren zerbitzuko enplegatuen 2016ko jaiegunen lan egutegia, honako hau izanen baita:

–Jaiegunak:

Urtarrilaren 1a: Urteberri.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 24a: Ostegun Santua.

Martxoaren 25a: Ostiral Santua.

Martxoaren 26a: Pazko biharamuna.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

Abuztuaren 16a: Cabanillasko herriko jaia.

Abuztuaren 17a: Cabanillasko herriko jaia.

Abuztuaren 18a: Cabanillasko herriko jaia.

Abuztuaren 19a: Cabanillasko herriko jaia.

Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.

Azaroaren 1a: Santu guztien eguna.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

–Lanaldi partziala:

Abenduaren 23a: 8:00etatik 12:20ra.

Abenduaren 30a: 8:00etatik 12:24ra.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2016an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal zerbitzuetako jaiegunak.

Bigarrena.–Cabanillasko Udaleko administrazioaren lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela banatuko da:

a) Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, eta ordutegi horretan sartua dago 20 minutuko atsedenaldia.

b) Lan ordutegia, oro har, 7:30etik 15:00etara izanen da, astelehenetik ostiralera.

Hirugarrena.–Cabanillasko Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 13:00ra arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita Udalaren iragarki oholean ere.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Langileen Informazio Batzordeari jakinaraztea eta horren berri ematea osoko bilkuran.

Cabanillasen, 2016ko otsailaren 15an.–Alkatea, Jesús Santos Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1603230