2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
2016ko lan egutegia, Berriobeitiko Udalaren
zerbitzuko langileendako. Onespena
Berriobeitiko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2016ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, Berriobeitiko Udalaren zerbitzuko langileen 2016ko lan egutegia onetsi zuen.
Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 210/2015 Ebazpenaren bitartez Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2016ko jaiegunen egutegi ofiziala erabaki ondoren, bidezkoa da 2016ko aste barreneko jaiegunen egutegia eta lanaldiaren urteko lanordu kopuruaren banaketa onestea, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeak ezarritako urteko lanordu kopuruaren arabera.
Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, haren bidez aldatu baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, zeinak ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izanen dela.
Egutegi hori langileen ordezkariekin negoziatu denez, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 83.6.h artikuluarekin bat.
Erabaki hau hartu da:
a) Onestea 2016an izanen diren jaiegunen egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 24a: Ostegun Santua.
–Martxoaren 25a: Ostiral Santua.
–Martxoaren 28a: Pazko biharamuna.
–Uztailaren 6a, 7a eta 8a: sanferminak.
–Uztailaren 25a: Santiago eguna.
–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
–Urriaren 12a: Pilareko Ama Birjina.
–Azaroaren 1a: Domu Santu.
–Azaroaren 29a: San Saturnino.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabier (larunbata).
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Ama Birjinaren eguna.
–Abenduaren 26a: Eguberri.
b) Urteko lanorduen banaketa.
Udaleko langileendako, urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izanen da eta honela banatuko da:
–Eguneroko lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, Administrazio Zerbitzu Orokorretako langileentzat. Nahitaez aritu beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; gainerako 20 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, hautara, 7:40tik 8:00ak arte eta 15:00etatik 15:20 arte. Jendea egunero hartuko da 9:00etatik 14:00ak arte.
–Uztailaren 11n, 12an, 13an eta 14n, lanaldiak ordu bat eta berrogei minutu gutxiago izanen ditu, eta bermatuko da jendea hartzeko ezarritako ordutegia beteko dela.
c) Baliogabeak izanen dira, 2016. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, abenduaren 28ko 91/2009 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat egiten dutenak.
d) Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Berriobeitiko Udalaren iragarki oholean ere.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Berriobeitin, 2016ko martxoaren 4an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1602818