2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Jarduera sailkatua. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Udalaren iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Metal Transformados Pamplona SL. Jarduera: metalezko gaiak eraldatzeko nabea. Tokia: Arazuriko 2. poligonoko 742. lurzatia, Arazuri-Orkoiengo industrialdean, F karrikako 1-B zenbakian.
Oltza Zendean, 2016ko martxoaren 8an.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L1603183