58. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Arroizko Udalak 2016ko martxoaren 17an egin osoko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz, ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua sustatu du, Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa eta hura garatzeko ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretuak onetsi zuen Erregelamenduan xedatutakoa aplikatuz.

Barrutian sartu beharreko mugapea: Udal mugape osoa.

Argitara ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 59. eta 60. artikuluak aplikatu beharrez, eta ohartarazten da espedientea udal bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak ehiza barruti horretan sartzeari uko egiteko.

Arroitzen, 2016ko martxoaren 18an.–Alkate udalburua, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1603402