58. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, Gizarte hezitzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa

1. Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da gizarte hezitzaile izateko lanpostu bat betetzea, oposizio-lehiaketaren bidez eta funtzionario izaerarekin, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean lan egiteko, deialdiko lanpostu honek egungo plantilla organikoa handitu gabe.

Oposizio-lehiaketa hau lege-araudi honetan oinarritzen da:

–32/2013 Foru Dekretua, maiatzaren 22koa, Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legea Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Programa eta Finantzaketa arloan garatzeko erregelamendua onesten duena. Foru Dekretu horretan ezartzen da toki entitate honi dagokion oinarrizko laguntzako lanbide arteko gutxieneko lantaldea.

–48/2016 Legea, urriaren 29koa, 2016ko ekitaldirako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa (20. artikulua), gizarte zerbitzuetako erabiltzaileei zuzeneko laguntza ematen dieten langileen lanpostuei buruzko lan eskaintzaren inguruan.

–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia.

1.2. Hizkuntza eskakizuna C1, Bortzirietako toki entitateen plantilla organikoetako lanpostuetan ezarri beharreko hizkuntza eskakizunari buruzko txostenaren arabera, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko martxoaren 12an egina eta Mankomunitateak 2012ko abenduaren 17an onetsia.

1.3. Izendatzen denari ondoko eginkizun hauek dagozkio:

–Batez ere haur eta gazte programa, prebentzio komunitarioaren ikuspegitik.

–Bere gain utzitako beste edozein eginkizun, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan jorratzen diren gainerako programetatik, bere lanbide gaitasunaren barrenean bada.

1.4. Deialdiko lanpostuak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan ezarrita dauden oinarrizko lansarietatik B mailari dagozkionak izanen ditu, eta, halakorik bada, Mankomunitate honetako plantilla organikoan lanpostu honentzako finkatzen diren osagarriak ere bai.

1.5. Asteko lanaldia udal langileei dagokiena izanen da. Ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta Mankomunitateak noiznahi aldatzen ahal du. Kontuan hartu behar da, zerbitzu honen zati bat arratsaldez eskaini beharko dela.

1.6. Lanpostua bete gabe utz dezake epaimahaiak, izangaietatik bakar batek ere lanpostuan aritzeko gutxieneko jakintza mailarik, gaitasunik edo prestakuntzarik ez duela iritziz gero.

1.7. Kontratuak hamabost eguneko probaldia izanen du.

2. Izangaien betebeharrak.

Parte hartu nahi dutenek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa.

Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak baldin haien kontura bizi badira.

b) hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Gizarte Hezkuntzaren diplomadun edo graduatuaren titulua edo balio bereko beste bat izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina edo 4/2009 Foru Legeak, apirilaren 30ekoa, Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofiziala sortzen duenak hirugarrren xedapen iragankorran zehazten duen bezala lanbide gaikuntza lortu izana adierazten duen ziurtagiria.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Nafarroako bi hizkuntza ofizialen ezagutza (gaztelania eta euskara). Azken honen inguruan C1 maila egiaztatu beharko da dagokion azterketa gaindituz.

e) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

f) Eginkizun publikoetan ariktzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

g) B1 mailako gida baimena eta ibilgailua edukitzea.

h) Haurrentzako eta nerabeentzako babesa sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, gizarte hezitzaile lanpostuan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatu ez izatea sexu-askatasunaren eta indemnitatearen kontrako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Aurreko baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta oposizioaldian izan behar dira, izendatu arte.

3. Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Mankomunitatearen idazkaritzan aurkeztu beharko dira, Etxalarren, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1192 legearen 38.4 artikuluan aurreikusten diren bideetatik edozein erabilita. Horretarako hogeita hamar egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko hamabostak arte. Egun hori baliogabea edo larunbata bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da epea.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar ditzaten ziurtatu aurretik.

Eskabideak postaz igortzen badira, interesdunak zer egun eta ordutan egiten den frogatu beharko du, eta kontratazio organoari hori bera jakinarazi, faxez (948635036) edo posta elektronikoz (ssb@lesaka.eus); betiere, aurkezteko epearen egun eta orduen barrenean.

Baldintza horiek bete ezean ez da iragarki honetako epetik kanpo iristen den proposamenik onartuko.

Eskabideak deialdi honetan argitaratzen den ereduari lotu behar zaizkio. Haietan izangaiek eskabideak aurkezteko ezarritako epea amaitzen den egunean eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute.

3.2. Izangaiek eskatutako tituluen egiaztagiriak, NANaren kopia konpultsatua eta gida baimenaren kopia konpultsatua aurkeztuko dituzte eskabidearekin batera, bai eta lehiaketan baliarazi nahi dituzten merezimendu guztienak ere.

3.3. Alegatzen diren merezimenduak jatorrizko edo konpultsatutako agirien bidez frogatu beharko dira, bestela aurkeztu gabetzat joko baitira.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4. Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaituta, mankomunitateko lehendakariak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko.

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, 10 egun balioduneko epearen barrenean, erreklamazioak egiten ahal dituzte eta, akatsik egin badute, haiek zuzendu.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea amaitu eta haiek ebatzita, kasu bada, mankomunitateko lehendakariak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda emanen du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko.

4.4. Izangai bazterturik ez bada, onartuen zerrendak zuzenean onetsiko dira behin betikoak bezala.

5. Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Miguel María Irigoien Sanzberro, mankomunitateko lehendakaria.

–Ordezkoa: Josu Iratzoki Agirre, mankomunitateko lehendakariordea.

Mahaikidea: Miren Josune Zabala Ijurco, Irurtzungo gizarte zerbitzuetako gizarte hezitzailea.

–Ordezkoa: Ekiñe Ramos Zubiria, Irurtzungo gizarte zerbitzuetako gizarte hezitzailea.

Mahaikidea: Yolanda Unanua Villava, Burlatako gizarte zerbitzuetako gizarte hezitzailea.

–Ordezkoa: Eneka Irizar Martinez, Altsasuko gizarte zerbitzuetako gizarte hezitzailea.

Mahaikidea: Alizia Sagaseta Irigoien, Bortzirietako gizarte zerbitzuetako gizarte langilea.

–Ordezkoa: Edurne Razkin Jaka, Irurtzun gizarte zerbitzuetako gizarte langilea.

Mahaikide idazkaria: Izaskun Gortari Sein, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaria.

–Ordezkoa: Bortzirietako Udaletako edozein.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi aitzin eratu beharko da. Epaimahaia ez da eratzen ahalko, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo absolutua bertan ez bada.

5.3. Deialdiko oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sortzen diren afera guztiak gehiengoz erabakiko ditu epaimahaiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak ekartzen ahal ditu, proba batzuetarako nahiz guztietarako. Aholkulari horiek beren espezializate teknikoetan baizik ez dute jardungo eta horietan baino ez dira epaimahaiarekin elkarlanean ariko.

6. Oposizio-lehiaketa aldia.

6.1. Oposizio-lehiaketa hiru fasetan eginen da: euskara proba lehenbiziko, lehiaketaldia gero eta oposizioaldia hondarreko, oinarri hauetan ezartzen den gisara.

6.2. Oposizio-lehiaketa, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendarekin batean iragartzen diren tokian, egunean eta orduan.

Ariketa bakoitza amaituta, epaimahaiak hurrengo ariketa non, noiz eta zer ordutan eginen den, eta aitzinekoan lortutako emaitzak Mankomunitatearen iragarki oholean paratuko ditu.

Epaimahaiak ariketa bat baino gehiago edo guztiak egun berean egitea erabakitzeko ahalmena du.

Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

7. Euskara maila neurtzeko proba.

Ahozkoa eta idatzizkoa izanen da. Izangaiek bi froga egin beharko dituzte eta denetara gai edo ez-gai kalifikazioa emanen da. Baztertuak geldituko dira gai kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak. Ezagutza maila C1 mailari dagokiona izango da.

8. Lehiaketaldia.

8.1. Izangaien merezimenduak baloratuko dira, ondoko baremoari jarraikiz:

a) Ikasketa merezimenduak. Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten ikastaroak, erakunde ofizialak emanak.

–10 eta 30 ordu bitarteko iraupena dutenak: 0,50 puntu/ikastaroko.

–31 eta 100 ordu bitarteko iraupena dutenak: puntu 1 /ikastaroko.

–Lanpostuarekin zerikusia duten espezializazio ikastaroak, 100 ordutik gorakoak: 3 puntu/ikastaroko (gehienez 3 puntu).

Atal honetan gehienez 6 puntu eskuratu ahalko dira.

b) Lanbide merezimenduak.

1) Edozein administrazio publikotan gizarte hezitzaile lanetan, lanaldi osoan, aritu izanagatik: 2 puntu urteko.

2) Gizarte ekimeneko entitateetan gizarte hezitzaile lanetan, lanaldi osoan, aritu izanagatik: puntu 1 urteko.

Atal honetan gehienez 14 puntu eskuratu ahalko dira.

Lan esperientzia ziurtagirien bidez egiaztatuko da, bertan egindako lanaldia zehaztuko delarik, eta behin- behineko lan kontratu nahiz finkoa izanda egindako zerbitzuak hartuko dira kontuan.

Goian aipatu xehetasunak zehazten ez dituen ziurtagiria ez da baloraziorako kontuan hartuko.

Esperientzia denbora egiaztatuak urte osoak egiten ez baditu edo lanaldia ez bada osoa, dagokion proportzioa aterako da.

8.2. Lehiaketaldia amaitutakoan, Mankomunitatearen iragarki oholean izangaien zerrenda paratuko da, izangai bakoitzak lortutako puntuak adierazteko. Lehiaketaldian lortutako puntuak oposizioaldian lortutakoei gehituko zaizkie eta batura izanen da oposizio-lehiaketaren azken emaitza.

9. Oposizioaldia.

9.1. Ondoko ariketak egin beharko dira:

–Lehenbiziko ariketa: Proba teorikoa. II eranskinean azaltzen diren gaien inguruko galdeketa idatzia, test modukoa. Gehienez ordu eta laurdeneko iraupena izango du.

Atal honetan gehienez 24 puntu eskuratu ahalko dira. Kanpoan geldituko dira gutxienez 12 puntu lortzen ez dituztenak.

–Bigarren ariketa: Proba praktikoa. Ariketa praktiko bat edo batzuk garatu beharko dira. Gehienez bi ordu eta erdiko iraupena izango du.

Atal honetan gehienez 46 puntu eskuratu ahalko dira. Kanpoan geldituko dira gutxienez 23 puntu lortzen ez dituztenak.

–Hirugarren ariketa: Proba psikoteknikoa. Proba psikoteknikorako, hainbat proba eginen dira, izangaiak lanpostuaren soslai profesionalaren eskakizunetara zenbateraino egokitzen diren zehazteko. Proba hauek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak prestatuko ditu eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarendako.

Atal honetan gehienez 10 puntu eskuratu ahalko dira. Kanpoan geldituko dira gutxienez 6 puntu lortzen ez dituztenak.

9.2. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute. Agertzen ez direnak oposiziotik kanpo geldituko dira.

10. Oposizio-lehiaketa gainditzen dutenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

10.1. Izangaien kalifikazioa burututakoan, epaimahaiak oposizio-lehiaketa gainditu dutenen zerrenda ikusgai paratuko du iragarki oholean. Zerrenda puntuen arabera antolatuko du eta punturik gehiena lortzen duen lehiakidea izendatzeko proposamena igorriko du. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Probak gainditu dituzten gainerako pertsonekin zerrenda eginen da, lortutako puntuak kontuan harturik; zerrenda hori erabili ahalko da izan daitezkeen kontratazioetarako, Mankomunitateak ematen dituen zerbitzuetan sortzen diren beharren arabera.

10.2. Izendapen proposamena argitaratu eta hamabost egun naturaleko epean, bertan proposatzen den lehiakideak honako agiri hauek aurkeztu beharko dizkio Mankomunitateari:

a) Ziurtagiri mediko ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

d) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan jarduteko ezgaiturik edo gabeturik ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez dela izan adierazten duena.

c) Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiak emandako ziurtagiri negatiboa, abenduaren 11ko1110/2015 Errege Dekretuan araututakoa.

10.3. Behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, interesatuak aipatu agiriak epe horretan aurkezten ez baditu, ezin izanen da kontraturik sinatu eta jarduketa guztiak deuseztatuko dira, hasierako eskabidean egindako faltsukeriagatik izan dezakeen erantzukizuna deusetan galarazi gabe.

10.4. Aurreko atalean dioena gertatuz gero, Mankomunitateak oinarri hauetako 10.1 zenbakian aipatu zerrendako hurrengo izangaiarekin beteko du hutsunea.

11. Izendapena eta karguaz jabetzea.

11.1. Juntak aurreko atalean xedatutakoa betetzen duen lehiakidea izendatuko du, eta dagokion kontratua eginen.

Izendapen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

11.2. Izendatuak izendapena jakinarazten zaionetik hilabeteko epea izanen du karguaz jabetzeko. Ongi frogatutako ezinbertzeko kasuetan izan ezik, epe horretan karguaz jabetzen ez bada, eskubide guztiak galduko lituzke eta lanpostua deialdi honen aitzineko oinarrian xedatutakoaren ariora beteko da.

12. Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarri nahiz egintzen kontra, errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da:

–Zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko maila bereko organo eskudunean, errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epearen barrenean.

–Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko aukera ere bada, Nafarroako Administrazio Auzitegian, errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta hilabeteko epearen barrenean.

–Berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera ere bai, Mankomunitate honetan, errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barrenean.

Etxalarren, 2016ko martxoaren 18an.–Lehendakaria, Miguel María Irigoien Sanzberro.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDF).

II. ERANSKINA

Gaiak

1. Gizarte Zerbitzuen inguruko abenduaren 14ko 15/2016 Foru Legea.

2. 69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena: Oinarrizko laguntzako gizarteratze programa eta oinarrizko laguntzako haur eta familientzako laguntzako programa.

3. Adingabekoaren babes juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoa, kode zibila eta auziperatu legea aldatzen duena. Lege hau aldatzen duten 8/2015 eta 26/2015 Lege Organikoak.

4. Komunitatearekin egin beharreko esku-hartze soziala. Toki-entitate eta gizarte alorreko entitateen parte-hartzea Bortzirietan. Sare lana.

5. Gizarte hezitzailea gizarte zerbitzuetan. Metodologia eta talde lana. Diziplinarteko lana oinarri hartuta heziketa lana aurrera eramateko sistema.

6. Gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzea. Esku hartzeko programak diseinatzea eta ebaluatzea. Programak prestatzea eta beharren azterketa.

7. Nafarroako gizarteratze eta laneratzeko neurriak eta ekintzak. Araudia eta deskribapena. Laneratze eta gizarteratze baliabide komunitarioak.

8. Haur eta nerabeen sustapen eta babeserako prebentzio jarduketak. Lehen eta bigarren mailako prebentzioa.

9. Nafarroako Foru Komunitatean babesgabeko haurren kasuetan esku hartzeko eskuliburua. Adierazleak, interbentzio prozesua eta eskumenak.

Iragarkiaren kodea: L1603450