2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS
2016ko aurrekontu orokorra. Behin betiko onespena
Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2016ko urriaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2016ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak. Behar zen iragarkia argitaratu zen Kontzejuaren iragarki oholean eta 2015eko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 25ean, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen zituzten erreklamazioak aurkez zitzaten argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean.
Jendaurrean egon bitartean inork ez dio espedienteari alegaziorik aurkeztu.
Horrenbertzez, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.-1 artikuluan xedatuarekin bat, iragarki hau argitaratzen da, haren laburpenarekin batera, aipatu legearen 202.3 artikuluarekin bat. Hona hemen:
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria gastuak: 102.758,24 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 476.575,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 64.700,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 280.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 924.033,24 euro.
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 57.798,76 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 55.460,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 766.409,08 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 8.000,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta kapitaleko bertze diru-sarrera batzuk: 36.720,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 924.387,84 euro.
Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.
Tebasen, 2016ko martxoaren 11n.–Burua, Juan José García Tirapu.
Iragarkiaren kodea: L1603175