2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORREAGA
Deialdia, bake epaile titularraren eta ordezkoaren
karguak betetzeko
Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatuari jarraikiz, bake epaile titularra eta bake epaile ordezkoa hautatzeko deialdia iragarri da, eta, hartara, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 egun balioduneko epean, kargu horietarako hautatuak izateko interesa dutenek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak biltzen badituzte, Udalaren Idazkaritzan eskabidea aurkeztuko dute, eta harekin batera titulazio akademikoari, esperientziari nahiz merezimenduei buruzko espedientea ere.
Orreaga, 2016ko martxoaren 9a.–Alkatea, Luis Echeverría Echavarren.
Iragarkiaren kodea: L1603211