2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBAIZETA
2016ko aurrekontuak eta plantilla organikoa. Hasierako onespena
Orbaizetako Udalak, 2016ko otsailaren 22ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, Electra Orbaizeta SLren eraskina eta 2016ko plantilla organikoa, lanpostuen zerrenda eta haien egoera juridikoa barne, bai eta langileen zerrenda ere.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235 eta 276. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua, plantilla organikoarekin batera, Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira.
Orbaizetan, 2016ko otsailaren 23an.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.
Iragarkiaren kodea: L1603194