58. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. 2016ko ekitaldia

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2016ko martxoaren 11tik apirilaren 30era izanen dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2016ko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez, 012 Info-localera deituz edo www.olazti.com atariaren bidez. Helbideratutako ordainagiriak 2016ko apirilaren 11n kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Olaztin, 2016ko martxoaren 11n.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1603191