2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIZ
Aldaketa ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Oizko Udalak, 2015eko azaroaren 26ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen tasak eta prezio publikoak aldatzea ordenantza hauetan:
–Ordenantza, Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituena.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza fiskaletan egindako aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Oizen, 2016ko martxoaren 10ean.Alkatea, Jaime Urroz Telletxea.
Iragarkiaren kodea: L1603119