58. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

81/2016 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozeduraren jarraibideak, egutegia eta eskabide ereduak arautzen dituena, 2016-2017 ikasturterako.

28/2015 Foru Aginduak Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, erdi eta goi mailako heziketa zikloetako eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko prestakuntza ikastaroko ikasketak egin behar dituzten ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozedura arautzen duten oinarriak onesten ditu eta, haren 2. oinarriaren 2. idatz-zatian ezartzen den moduan, eskolatze arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiak, urtero, ebazpen batean finkatuko ditu ikasturte bakoitzeko prozesua zehazten duten data eta jarraibideak.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozedurarako jarraibideak, egutegia eta eskabide ereduak onestea. 2016-2017 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketak egin ditzaten; ebazpen honen I., II., III. eta IV. eranskinetan jaso dira.

2. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren eta Bizikidetzaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Plangintzaren Zerbitzura, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira eta Argibide Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko martxoaren 16an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia Estebe Petrizan Iriarte

I. ERANSKINA

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZARAKO ETA BATXILERGORAKO JARRAIBIDEAK

IKASPOSTUA ESKATZEA

1. Ikastetxeek eskabide orriaren fotokopia zigilatua emanen diote eskatzaileari, eskabidea zein egunetan sartu den adierazita duela.

2. Aurreinskripzioa egiteko eskabidearekin batera, erroldatze ziurtagiria edo bolantea aurkeztu behar da. Bertan, gutxienez ere, ikaslearen izena eta aitaren edo/eta amaren edo legezko tutorearen izena agertuko dira. Etxebizitza berean bizi beharko dute dagokion puntuazioa lortzeko.

3. Nafarroako Parlamentuaren ebazpena eta Nafarroako Arartekoaren gomendioa kontuan hartuta, Pirinioetako DBHIetatik (Garralda, Erronkari eta Otsagabia) eta eremu ez-euskalduneko ikastoletatik heldu diren Batxilergoko 1. eskatzaileek hautatu duten ikastetxearen helbidea balia dezakete, onartuak izateko baremoaren ondorioetarako eta lehentasunezko irizpide gisa, helburu dutela ikasketak hizkuntza eredu berean jarraitzea.

4. Ikastetxeek EDUCA bidez sartuko dituzte eskabide guztiak horretarako ezarritako epean, puntu guztiak beteta dituztela.

5. Nahitaez igorri eta jakinarazi behar da matrikularako aurreikuspena horretarako ezarritako epean, EDUCA programako “Ikastetxearen eskaintza (VII. eranskina)” delakoaren bitartez.

ESKABIDEAK AURKEZTEA ETA BANATZE ETA DIBORTZIO EGOERAK

1. Eskabide baliozkotzat eta eraginkortzat joko da kasu hauetakoren batean dagoena:

1.1. Bi gurasoen sinadurarekin eginikoa.

1.2. Horietako batek eginikoa, baldin laukitxo hau markatu badu: zin egiten dut gurasoak/tutoreak bat gatozela eskabide honekin.

1.3. Horietako batek eginikoa, baldin laukitxo hau markatu badu: gurasoak/tutoreak banantzeko, edo dibortziatzeko gaudela deklaratzen dut, eta ebazpen judiziala edo indarra duen dokumentazioa aurkezten dut, ahalmena ematen didana niri bakarrik dagokidala semearen edo alabaren ikastetxea aukeratzea. Horretaz gain, aipatu dokumentazioa aurkeztu beharko du eta hartatik aterako da erabakia berari bakarrik dagokiola. Agiri horietatik ez bada ondorioztatzen erabakia soilik berari dagokiola, eskabidea tramitatuko da banatze, dibortzio edo desadostasun egoeretan ikastetxeek nola jardun behar duten arautzen duten jarraibideetan eskolatzeari buruzko zatian (1. atala) ezarritako irizpideen arabera ulertu badaiteke bi gurasoek onartzen dutela, eta egoera hori emandako agiriekin egiaztatu bada.

1.4. Beste edozein kasutan, eskatzaileari eskabidea osatzeko eskatu beharko zaio, ematen zaion epean ez badu egiten, eskabidea baliogabetuko dela ohartaraziz.

POSTA KODEA

1. “Ikaspostua eskatzea” ataleko 2. puntuan aipatzen den helbidearen posta kodea eta eskatzen den ikastetxearena kode bera izanen dira, irizpide osagarri horren bidez eskatzaileari 0,5 puntu eman ahal izateko. Errolda ziurtagirian edo bolantean, helbide hori ohiko helbide gisa agertu beharko da, gutxienez ere, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen.

2. Ikastetxean ikasleak bi egoitza desberdinetan, bata bestearen ondoren, eskolatuz gero, bi posta kodeak hartuko dira kontuan.

JAIEGUNAK

1. Ebazpen honen II. eranskinean adierazitako datak aginduzkoak dira. “Bukaera egunen bat” jaieguna bada ikastetxe batean, jai ez den hurrengo egunera aldatuko da, eta behar duen publizitatea emanen zaio.

IRIZPIDE OSAGARRIAK

1. 28/2015 Foru Aginduak xedatzen duen bezala (5. oinarria, 4. idatz-zatia), ikastetxe bakoitzeko organo eskudunak gehienez ere puntu bat ematen ahalko du beste irizpide osagarri batzuengatik.

2. Ikastetxeek EDUCA bidez igorri beharko dituzte irizpide osagarri hauek Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, behin baino ez eta 2016ko apirilaren 5eko 14:00ak baino lehenago, hark gainbegira ditzan.

3. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiak ikastetxeei jakinaraziko die, EDUCA bidez, proposatu dituzten irizpide osagarriak onartu edo baztertu egiten dituen.

ESKABIDEAREKIN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

1. Eskabide eredu ofizial bakoitzean agertzen dena, galarazi gabe atzerritarrek derrigorrezkoak ez diren ikasketetan espainiarren baldintza berberetan sartzeko duten eskubidea, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta atzerritar horiek gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera.

IKASLEAK ONARTZEKO BAREMOA

1. Jendaurrean jarri beharko dira barematze irizpideak eta erreklamazioak egin ahal izateko ezarritako prozedura.

2. Baremoaren ondorioetarako, bakarrik onartuko dira dokumentuekin egiaztatu ahal diren irizpideak.

3. 2014. urteko lanbidearteko gutxieneko soldata urtean 9.034,20 eurokoa da. Errenta aitorpena aurkeztuz gero, baliozkotze mekanikoaren kodea daraman ale bat izan beharko du. Per capita errenta kalkulatzeko, ondoan heldu diren jarribideak hartuko dira kontuan, dagokion idatz-zatian. Per capita errenta kalkulaturik, EDUCA aplikazioaren dagokion laukitxoan sartuko da balio hori.

4. Errenta tarteak eta EDUCAk bakoitzari emandako puntuazioa ondoko hau da:

1.5. Lanbide arteko gutxieneko soldataren erdia edo hori baino txikiagoa bada per capita errenta (4.517,10 euro): 1,5 puntu.

1.6. Per capita errenta, lanbide arteko gutxieneko soldataren erdia baino handiagoa, eta lanbidearteko gutxieneko soldataren hiru laurden (6.775,65 euro) edo txikiagoa bada: 1,0 puntu.

1.7. Per capita errenta, lanbide arteko gutxieneko soldataren hiru laurden baino handiagoa, eta lanbidearteko gutxieneko soldata (9.034,20 euro) edo txikiagoa bada: 0,5 puntu.

1.8. Lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiagoa bada per capita errenta: 0 puntu.

5. Minusbaliotasun maila, %33koa edo handiagoa, dokumentu hauetako baten bidez frogatuko da:

5.1. Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena edo ziurtagiria. (Gaur egun, Nafarroan, Gizarte Politiketako Departamentua da organo eskuduna).

5.2. Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren (INSS) ebazpena, ezintasun iraunkor osoagatik, erabateko ezintasun iraunkorragatik edo baliaezintasun handiagatik pentsioduna dela adierazten duena.

5.3 Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren edo Defentsa Ministerioaren ebazpena, lanerako ezintasun iraunkorragatik edo lanerako ezgaitasunagatik erretiro pentsioa esleitzen duena.

5.4. Nafarroako Gobernuko Gizarte Politiketako Departamentuko Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziak emandako txartela, desgaitasun maila aitortzen duena, identifikatzeko baliozko dokumentu batekin batera.

6. Legez familia ugaria izatea horretarako ezarritako titulu ofizialaren bidez egiaztatuko da.

7. Eskaerak hartzeko epea bukaturik, ez da baremoan eragin dezakeen dokumentazio gehiago onartuko.

8. Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak EDUCAtik ateratako eredua erabiliz emanen dira aditzera, eta ikastetxeko toki ageri batean erakutsiko dira.

9. Zerrendak argitaratu aurretik, ikastetxeek EDUCAren bidez jakinarazi beharko dute onartu izana.

10. Batxilergoa eskatzen duten ikasleek ikasketa espedientea aurkeztuko dute eskabidea egiten dutenean.

10.1 . Aurtengo ikasturtean matrikula DBHko 4. mailan egin duten ikasleek ikasketa espedientea aurkeztuko dute, DBHko 3. maila bitartean kalkulatutako batez bestearekin.

10.2. Gainerako ikasleek Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 17ko 28/2015 Foru Aginduko 11. oinarrian xedatutakoa beteko dute.

PER CAPITA ERRENTAREN KALKULUA, IKASLEAK ONARTZEKO BAREMORAKO

1. Ondorio horietarako, familia unitatearen errentatzat hartuko d(ir)a Likidazio Oinarri Osoa(k) (NFKko errenta aitorpenaren 525. laukitxoa).

2. Ondorio horietarako, familia unitatetzat hartuko da aitorpenaren lehen orrialdean ageri den familia kideen kopurua (aitortzailea, ezkontidea eta, PFEZaren foru araudian ezarri bezala, kenkaria egiteko eskubidea sortzen duten pertsonak).

3. Ondorio horietarako, familia unitatearen per capita errenta kalkulatuko da likidazio oinarri osoa (idatz-zati honetako 1. puntua) zati familia kideen kopurua eginik (idatz-zati honetako 2. puntua).

GIZARTE ETA KULTURA EGOERA AHULEAN DAUDEN DBHKO IKASLEENTZAKO ERRESERBA

1. Erreserbatutako plaza horiek eskuratu ahal izateko, ezinbestekoa da herriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren txostena aurkeztea.

BESTE ERRESERBA BATZUK

1. Ikasleak beste ikastetxe batera joan daitezke atzerriko hizkuntza bat ikastera. Hori errazteko, ikastetxeek matrikulatuta utziko dituzte ikasle horiek haien plazetan, gehienez ere ikasturte batez. Epe hori igarota, eta ikaslea ikastetxera itzuli ez bada, zegokion ikaspostua galduko du.

2. Behin matrikulatuta egonda, aurreko puntuan aipatutako ikasleak ikastetxeari eman beharko dio horren berri, eta esan zer herrialde eta herritan dagoen ikastetxea eta zein izen duen.

JENDAURREKO ZOZKETA

1. Jendaurreko zozketa egin behar duten ikastetxeek hura zein egun, ordu eta tokitan eginen den garaiz adieraziko diote Eskolatze Bulegoari. Zozketa gutxienez ere ikastetxeko zuzendariaren/titularraren aurrean eginen da, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua bertan dela.

2. Jendaurreko zozketa egiteko prozedura:

2.1. Zozketan parte hartuko dutenekin zerrenda bat prestatuko da eta haietako bakoitzari zenbaki bat emanen zaio, batetik (1) hasi eta N arte (N parte-hartzaile kopurua da). Zerrenda zenbakidun hori zozketa hasi aurretik jarriko da jendaurrean.

2.2. Material opakuzko gutun-azal/poltsa handi batean, papertxo edo bola zenbakidun batzuk sartuko dira, 1etik N arte, zozkatzen diren eskaeren kopuruak zehaztuta.

2.3. Jarraian, bakoitzean paper edo bola bat aterako da.

2.4. Ateratako paperaren edo bolaren zenbakiak esanen du zerrendako zein pertsonak lortu duen ikaspostu hutsa.

2.5. Urte berean jaiotako anai-arreben eskaeren kasuan, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 17ko 28/2015 Foru Aginduaren 5. oinarriko 7. idatz-zatian ezarritakoari jarraituko zaio.

2.6. Ikaspostu huts guztiak esleitu ondoren, prozedura berarekin segituko da itxaron zerrenda prestatzeko, zozketako parte-hartzaileen zerrenda agortu arte.

2.7. Zerrenda hau erabiliko da esleitutako ikaspostuei uko egiten bazaie.

2.8. Aurreko prozedura osoaren akta idatzi, eta hartan erregistratuko da zozketaren emaitza.

2.9. Zozketa bukatuta, haren emaitzaren arabera eratuko da onartu direnen zerrenda.

BEHIN-BEHINEKO ZERRENDARI EGINDAKO ERREKLAMAZIOAK

1. Zer ikastetxetan egin den aurreinskripzioa, hango zuzendari titularrari zuzenduko zaizkio behin-behineko zerrendari egiten zaizkion erreklamazioak, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epeko azken eguneko 14:00ak baino lehen.

MATRIKULAN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

1. Ikasle berriek ikastetxe batean matrikula egiteko honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute, bai epe arruntean eta berezian, bai ikasturtea hasita sartzen direnean:

1.1. Erroldaren ziurtagiria edo bolantea aurreinskripzioaren orriarekin batera aurkeztuko da ikastetxean, horretarako ezarritako epeetan.

1.2. Txerto txartela edo zein txerto dosi hartu dituen edo zein osasun azterketa egin zaion adierazten duen beste agiri mediko bat.

1.3. Osasun txartelaren fotokopia.

1.4. Egindako osasun azterketen txostenak, ikasleak minusbaliorik, eritasunik edo beste osasun arazorik baldin badu, ikastetxeak jakin beharrekoa (txosten audiometrikoak, otorrinolaringologikoak, oftalmologikoak eta abar).

DBHrako:

1.5. Familia Liburuaren edo jaiotza agiriaren edo horien baliokidearen fotokopia eta, ikastetxeak erka ditzan, jatorrizko agiriak.

1.6. Eskabide eta matrikulazio tramiteei dagozkien prozesu eta dokumentu guztietan, ikaslearen izen-deiturak bat etorriko dira familia liburuan agertzen direnekin.

BATXILERGOrako:

1.7. NANaren, AIZaren, atzerritarren nortasun txartelaren, ikasle txartelaren edo baliokidearen fotokopia.

1.8. Eskaera eta matrikulazio tramiteei dagozkien prozesu eta dokumentazio guztietan, ikaslearen izen-deiturak bat etorriko dira aipatutako dokumentazioan agertzen direnekin.

1.9. Atzerritarrek derrigorrezkoa ez den hezkuntza Espainiakoen baldintza berberetan egiteko duten eskubidea galarazi gabe, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera.

1.10. Ikasketa espedientea:

ikaslearen historiala eta/edo honako hauen fotokopia konpultsatua: Oinarrizko Hezkuntzaren Eskolatze Liburuaren 25. eta 27. orrialdeena, Batxilergoko Kalifikazio Liburuaren 12. eta 13. orrialdeena edo Lanbide Heziketako Kalifikazio Liburuaren 7. edo 8. orrialdeena, dagokionaren arabera, edo, hala denean, ikasketa espedientearena.

ATZERRIKO HEZKUNTZA SISTEMETATIK ETORRITAKO IKASLEAK BATXILERGOAN SARTZEA

1. Atzerriko hezkuntza sistemetatik datozen ikasleek, eskabidearekin batera, ikastetxean aurkeztu beharko dute ikasketak homologatzearen baldintzapeko bolantea edo behin betiko kredentziala, zeinetan ageri den kalkulatutako batez besteko nota.

EPE BEREZIA

1. Herrialdez edo bizilekuz aldatu direlako epe arruntean eskabidea egin ez zuten ikasleek soilik izanen dute aukera eskabidea epe berezian aurkezteko.

2. Bizilekuz aldatu izana frogatzeko, erroldaren ziurtagiria edo bolantea aurkeztuko da, aurreinskripzioaren epe arrunta itxi ondoren bizileku berrian alta hartu izana erakusteko.

EPEZ KANPO ESKOLATZEA

1. Ikaspostua eskatzen ahalko duten ikasle bakarrak izanen dira epe arruntaren eta bereziaren ondotik bizilekuz aldatu direlako ikastetxe berria behar dutela justifikatzen dutenak. Egoera horren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

2. Ikastetxe guztiek eman eta jasoko dituzte eskabideak, ikaspostu hutsak izan edo ez, eta tramitatu eginen dituzte behar diren oharrekin, Hezkuntza Departamentuari ikasle horiek eskolatzen laguntzearren.

LANBIDE HEZIKETAN IZENA AURREZ EMAN DUTEN DBHKO ETA BATXILERGOKO IKASLEAK

1. Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak behartuak daude Lanbide Heziketako ikastetxeei jakinaraztera zein den titulua erdietsi duten ikasleen batez besteko nota. Ikasleak beharturik daude lehen aukeran eskatutako ikastetxean aurkeztera, ebazpeneko II. eranskinean adierazitako egunetan.

2. Batez besteko notarako kontuan izanen dira DBHko lau ikasturteen baliokideak diren kurtsoen notak erdi mailako zikloetarako, eta Batxilergoko bi ikasturteenak goi mailako zikloetarako.

IKASTETXEKO IKASLEAK ETA IKASTETXERA ATXIKITAKOAK, ORAINDIK MATRIKULA GAUZATU EZ DUTENAK ETA EZ DAUDENAK BESTE IKASTETXE BATEAN MATRIKULATUAK

1. Ikastetxeek Eskolatze Bulegora bidali behar dute IV. eranskina, behar bezala beteta, egutegian horretarako ezarritako datarekin.

2. Helbidea ondokoa da: nescolar@navarra.es.

KOMUNIKAZIO BIDEAK

–Posta elektronikoa: : preinscripcion@educacion.navarra.es

aurreinskripzioa@educacion.navarra.es

–Gurasoei eta ikasleei informazioa eta aholkua ematea: 848 42 66 17

–Tramitazio eta onarpen kontuak, ikastetxeentzat: 848 42 69 77

–Eskolatze Arloko koordinatzailea: 848 42 65 57

–FAXA: 848 426987

II. ERANSKINA

2016-2017 ikasturtea

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako / Batxilergoko ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia

PROZESUA

HASIERA DATA

AMAIERAKO DATA

EPE ARRUNTA

Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiari irizpide osagarriak igortzea.

Apirilaren 5era arte

14:00ak arte

Eskabideak igortzea eta/edo hartzea atxikipen zentrora

Apirilak 6

Apirilak 7

Ikastetxean inskribatzeko prozedura

Apirilak 11

Apirilak 15

14:00ak arte

Azken eguna aurreinskribatutako ikasleen datuak EDUCA bidez sartzeko

Apirilak 21

Onartutako ikasleen behin-behineko zerrenda ikastetxean, ongi ikusteko moduko toki batean, jartzea. Onartutako ikasleen jatorrizko ikastetxeei jakitera ematea. (Educa)

Apirilaren 26ra arte

Onartuen behin-behineko zerrendaren kontrako erreklamazioak ikastetxean

Apirilak 27

Apirilak 28

14:00ak arte

Onartuen behin-behineko zerrendari egindako erreklamazioen ebazpena, ikastetxearen aldetik.

Apirilak 29

Onartutako ikasleen behin betiko zerrenda ikastetxean, ongi ikusteko moduko toki batean, jendaurrean jartzea

Maiatzak 3

VII. eranskina (Aurreikusitako matrikulako datuak) EDUCA bidez igorri eta jakinaraztea

Maiatzak 3

Onartuak izan ez diren ikasleak: Departamentuak ikasleei ikaspostuak esleitzea

Maiatzak 17

Ikasleen matrikula

Ekainak 29

Uztailak 13

14:00ak arte

VII. eranskina (Aurreikusitako matrikula datuak) EDUCAren bidez igorri eta jakinaraztea

uztailaren 13ra arte

EPE BEREZIA

Ikastetxean inskribatzeko epea

Irailak 1

Irailak 2

14:00ak arte

Azken eguna aurreinskribatutako ikasleen datuak EDUCA bidez sartzeko

Irailak 2

Onartutako ikasleen behin-behineko zerrenda ikastetxean, ongi ikusteko moduko toki batean, jartzea. Onartutako ikasleen jatorrizko ikastetxeei jakitera ematea. (Educa)

Irailak 2

Onartuen behin-behineko zerrendaren kontrako erreklamazioak

Irailak 5

Irailak 6

14:00ak arte

Onartuen behin-behineko zerrendari egindako erreklamazioen ebazpena, ikastetxearen aldetik.

Irailak 6

Onartutako ikasleen behin-behineko zerrenda ikastetxean, ongi ikusteko moduko toki batean, jartzea. Onartutako ikasleen jatorrizko ikastetxeei jakitera ematea. (Educa)

Irailak 6

Epe arruntean onarturik, gainditu gabeko irakasgaiak dituzten ikasleen matrikula

Irailak 7

Epe berezian onartutako ikasleen matrikula

Irailak 7

Irailak 8

14:00ak arte

VII. eranskina (Matrikulatutako ikasleen datuak) EDUCA bidez igorri eta jakinaraztea

Irailak 8

DBHKO IKASLEAK: Eskolatze Batzordera matrikula egin ez duten eta beste ikastetxe batean matrikulaturik azaltzen ez diren ikastetxeko ikasleen eta atxikitako ikasleen zerrenda izenduna igortzea. (IV. eranskina)

Irailaren 8ra arte.

Onartuak izan ez diren ikasleak: Departamentuak ikasleei ikaspostuak esleitzea

Irailak 13

III. eranskina

Derrigorrezko bigarren hezkuntza

2016-2017 ikasturtea. Izena emateko eskabidea (PDF).

Batxilergoa

2016-2017 ikasturtea. Izena emateko eskabidea (PDF).

IV. eranskina

Ikastetxeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak
eta atxikitako ikasleak, matrikula gauzatu ez dutenak
eta beste ikastetxe batean matrikulaturik
azaltzen ez direnak

Deskargatu beharreko artxiboa (PDF).

Iragarkiaren kodea: F1603342