2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Aldaketa puntuala Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioetan (ekipamendu jarduketa), 1. poligonoko
105. lurzatian. Behin betiko onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2016ko martxoaren 8an egin bilkuran, hau erabaki du:
1. Behin betiko onestea aldaketa puntuala Noain Elortzibarko Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioetan (ekipamendu jarduketa), Noaingo 1. poligonoko 105. lurzatian (Errege karrika, 19) eragiten duena, Miguel Ángel Zuza Arraizak sustatua.
2. Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari eta interesdunei, Iruñerriko Mankomunitateari eta Nafarroako Gobernuko Sustapen eta Etxebizitza Departamentuari, onetsitako dokumentu bateginaren eta luzatutako txostenen kopiarekin batera.
3. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatua betez, erabaki hau eta araudia argitaratzeko agintzea.
Noain Elortzibarren, 2016ko martxoaren 9an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.
ERANSKINA
105. lurzatiaren hirigintzako fitxa partikularra
1.–Determinazio orokorrak.
1.1. Lurzoruaren sailkapena: hiri lurzorua
1.2. Erabilera orokorra: bizitegiak
1.3. Azalera osoa: 682,29 m²
1.4. Definizioa: lurzoru finkatua
1.6. Erabileren egokitasuna.
1.6.1. Erabilera aurreikusia: bizitegia.
1.6.2. Nahitaezko erabilera: garajea. aparkatzeko 2 toki etxebizitzako.
1.6.3. Erabilera toleratuak: merkataritza, ekipamendua eta jarduera bateragarriak Jarduera sailkatuei buruzko ordenantzari jarraikiz.
1.6.4. Erabilera debekatuak: gainerako guztiak.
1.7. Eraikuntzaren tipologia: familia bakarreko etxebizitza atxikia
1.8. Aplikazio eremua: fitxa honen determinazioak 105. lurzatian aplikatzekoak dira.
2.–Determinazio formalak.
2.1. Garaierako baldintzak.
2.1.1. Solairu kopurua: gehienekoa, B+1 + atikoa; eta gutxienekoa, B+1. (Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 10. artikulua)
2.1.2. Eraikinaren gehieneko garaiera: Abiazio Zibilaren baimenaren arabera, 10,15 m, barne daudela antenak, tximistorratza, tximiniak, aire girotuko ekipoak, igogailu-kaxak, kartelak, erremate apaingarriak (kartelak, argiak, etab.) edo horien gainean eransten den beste edozein elementu.
2.1.3. Beheko solairuen gehieneko garaiera librea: 4 m.
2.1.4. Beheko solairuaren eta goiko solairuen gutxieneko garaiera librea: 2,6 m eta 2,4 m, hurrenez hurren.
2.1.5. Atikoaren garaiera: BS+1+A denean 1,5 m. (Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 57. artikulua)
2.3. Eraikuntzaren baldintzak
2.3.1. Gehieneko sakonera eraikigarria eranskineko planoetan definiturik dago.
3.–Eraikuntzaren gaineko ordenantza partikularra.
3.1. Gainerako eraikinak: Ordenantzen IV. kapituluaren V. saila.
4.–Kudeaketari dagozkion determinazioak.
4.1. Jarduketa sistema.
4.1.1. Banakako lurzatiak: zuzeneko jarduketa.
4.2. Planeamendu arloko baldintzak.
4.2.1. Aldaketak: Hirigintza Araudiaren 24. artikulua.
4.2.2. Urbanizazioa: Hirigintza Araudiaren 25. artikulua.
Ukitutako lurzatietan A-15 autobiarekiko isolamendu akustikoa justifikatuko da.
4.2.3. Aireportuaren zortasuna.
Aireportuak sortutako soinu aztarnen arabera justifikatuko da isolamendu akustikoa.
Aurreikusten diren eraikinetan pantailak paratzea justifikatuko da.
4.3. Aprobetxamendua.
4.3.1. Eraikigarritasun garbia, eranskineko planoetan grafiatua dago.
4.3.2. Eskuratzen ahal den aprobetxamendua: 0,5 m²/m² arteko eraikigarritasunaren %100 eta gainerako aprobetxamenduen %90.
Erabileraren eta sarbidearen ezaugarriak alegazioari emandako erantzunean paratu dira.
Iragarkiaren kodea: L1603025