58. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

2016ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233 eta 236. artikuluetan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian ezarritakoa betetzeko, eta Batasunaren Batzar Delegatuak 2016ko martxoaren 8an erabakitakoari jarraikiz, honako hau erabaki zen:

Lehendabizikoa.–Hasiera batean onestea Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasuneko 2016ko ekitaldiko plantilla organikoa, idazkari berberaz baliatzeko.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea entitate honetako Idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren oholean iragarkia paratu ondoan, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276.3 artikuluari jarraikiz. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko epea iragandakoan, eta behin betiko onespenaren gaineko iragarkia argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan, plantillari buruzko espedientea Toki Administrazioko Departamentura igorriko delarik.

Donezteben, 2016ko martxoaren 9an.–Batasuneko burua, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1603204