2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GAZTELUBERRI
2016ko aurrekontuak. Hasierako onespena
Gazteluberriko Udalak, 2016ko urtarrilaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Gazteluberrin, 2016ko martxoaren 10ean.–Alkate udalburua, José Hernández Aristu.
Iragarkiaren kodea: L1603099