2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
2016ko aurrekontua. Hasierako onespena
Berriobeitiko Kontzejuko Batzarrak, 2016ko martxoaren 11n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren 2016ko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Berriobeitin, 2016ko martxoaren 14an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Díaz Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L1603213