56. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATAKO ETA ATARRABIAKO HILARION ESLAVA MUSIKA ESKOLAREN PATRONATUA

2016ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2016ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 10ean, partzuergo honen 2016ko aurrekontuaren hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen. 868.013,00 euro egiten du.

Jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen laburpen finkatua:

DIRU-SARREREN aurrekontua:

3. kapitulua.–Tasak eta bertzelako diru-sarrerak: 327.000,00 euro.

4. kapitulua: Transferentzia arruntak: 541.013,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 868.013,00 euro.

GASTUEN aurrekontua:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 803.696,47 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak:
55.350,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 610,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 8.356,53 euro.

Gastuak, guztira: 868.013,00 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Burlatan, 2016ko martxoaren 9an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1603094