2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udalaren Hirigintzako bulegoetan –jardueretarako lizentziak– jendaurrean egonen dela, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Espedientearen zenbakia: (000136/2016). Sustatzailea: Alicia Garbayo García. Jarduera: hegaztitegia (12.000 oilo, landakoak) (ezartzea).
Tokia: hirigunetik kanpo, Plana de Malayeto alderdian (sarrera NA-6900 Cascante-Fitero 12,150-Camino Casilla de Silurgio) (48. poligonoko 30, 33 eta 34. lurzatiak).
Tuteran, 2016ko martxoaren 10ean.–Zinegotzi delegatua, Daniel López Córdoba.
Iragarkiaren kodea: L1603106