56. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2016ko aurrekontua. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2016ko martxoaren 9an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Tafallako Udalaren 2016ko aurrekontua, baita haren erakunde autonomoena ere (Musika Eskola, Kultura Patronatua eta Kirol Patronatua).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2016ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1603089