2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Desjabetzea, presaz eta aldi baterako okupatzeko
eremutik kanpoko lurzatiak, lurrei eusteko ezpondak
gauzatzeko, ARZ-6ko U.I. XIX-Milagrosako
ZN-10 unitatea urbanizatzeko proiektuan
Iruñeko Udalak, 2016ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 03-MAR-16 (7/CU).
Ikusirik Udal Planeko ARZ-6ko U.I. XIX-Milagrosako ZN-10 urbanizazio obren zuzendaritza teknikoak aurkeztutako txostena, 2016ko otsailaren 17koa, eta bat etorririk Hirigintza Gerentziako arkitekto teknikoaren 2016ko otsailaren 18ko txostenarekin eta Hirigintzako Gerentziako Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuaren txostena, 2016ko otsailaren 19koa,
ERABAKI DA:
1. Desjabetzeko espedientea hastea, aldi baterako okupatzeko eremutik kanpoko lurzatiak, lurrei eusteko ezponda aurreikusiak gauzatzeko, ARZ-6ko U.I. XIX-Milagrosako ZN-10 eremua urbanizatzeko proiektuan.
2. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza onestea, erabaki honen I. eranskinean bezala.
3. Nafarroako Gobernuari eskatzea ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklara dezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.
4. 2.379,66 euroko kreditu atxikipena onestea 30 15122609010S “U.I.–XIX-Milagrosa” kontu-sailean, aldi baterako okupatzeko eremutik kanpoko lurzatiak, lurrei eusteko ezponda aurreikusiak gauzatzeko, ARZ-6ko U.I. XIX-Milagrosako ZN-10 eremua urbanizatzeko proiektuan.
5. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, espedienteak ukitzen dituela uste duten pertsonek agertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.
6. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 18. artikuluan xedatuari jarraikiz.
7. Orobat, erabaki hau jakinaraztea ondasunen eta eskubideen behin-behineko zerrendan sartutako lurzatien titularrei. Eranskinean heldu da zerrenda hori.
I. ERANSKINA Desjabetzeko espedienteak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda |
POLIGONOA | LURZATIA | PARAJEA | JABETZA | UKITUTAKO AZALERA | ERABILERA / LUR MOTA |
5 | 1.860 A | SADAR | LONDIZ MENCOS, ISABEL, JOAQUÍN IGNACIO ETA LUIS FDO. MENCOS DOUSSINAGUE, JOAQUÍN IGNACIO MENCOS LONDAIZ FUENCISLA | 311,812 m² | Lehorreko alorra |
5 | 1.860 B | SADAR | LONDIZ MENCOS, ISABEL, JOAQUÍN IGNACIO ETA LUIS FDO. MENCOS DOUSSINAGUE, JOAQUÍN IGNACIO MENCOS LONDAIZ FUENCISLA | 43,443 m² | Larreak |
5 | 1.861 A | SADAR | SOLA ZABALZA, CARLOS ETA LUIS FDO. | 66,444 m² | Lehorreko alorra |
5 | 1.861 B | SADAR | SOLA ZABALZA, CARLOS ETA LUIS FDO | 136,678 m² | Larreak |
5 | 1.862 | SADAR | IRIBARRENGOA SL | 45,179 m² | Larreak |
5 | 1.652 | SADAR | ZABALEGUI RECLUSA, M.ª TERESA ARRAIZA ZABALEGUI, IDOIA ETA MAITE | 189,663 m² | Lehorreko alorra |
Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2016ko martxoaren 8an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1603176