56. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko martxoaren 9an hartua, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Nafarroako Gobernuak 2013ko urriaren 18an hartutako erabakiaren bidez, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kideak izendatu ziren.

Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak (CEN) Kontseiluan dituen ordezkari titularretako bat aldatzeko eskaera egin dio Nafarroako Gobernuari, eta hura karguan ordeztuko duena izendatu du.

Bestetik, Asociación de Trabajadores Autónomos Dependientes de Navarrak (TRADE-Navarra) eta Nafarroako Langile Komisioak (CCOO) Kontseiluan duten ordezkaritza aldatzeko ere eskatu dute, eta organo horretan titular direnak ordeztuko dituztenak izendatu dituzte.

Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseilua sortu eta osaera, antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituen urtarrilaren 30eko 9/2013 Foru Dekretuaren 4. artikuluak ezartzen du kontseiluko kide diren erakundeek beren ordezkariak eta horien ordezkoak ordeztea proposatzen ahalko dutela, eta ordezkoak karguan jarraituko duela ordeztuak lau urteko epea bete arte gelditzen den denboran.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Honako hauek Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluko kide izendatzea:

–Pilar Arriaga García andrea andrea, Asociación de Trabajadores Autónomos Dependientes de Navarra (TRADE-Navarra) ordezkatzeko.

–Carlos Fernández Valdivielso jauna, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa (CEN) ordezkatzeko, Javier Martinena Bergasaren partez.

–Ricardo Jimeno Torres jauna, Nafarroako Langile Komisioak (CCOO) ordezkatzeko.

2. Izendatu direnek egungo titularrak ordeztuko dituzte, eta izendapenak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik izanen ditu ondorioak.

3. Erabaki hau Garapen Ekonomikorako Departamentuko Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzura eta Lan Zerbitrura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Erabaki hau izendatu direnei eta haien erakundeei jakinaraztea (entitate bakoitzak bere egoitzaren helbidea du), eta ohartaraztea erabakiak administrazio bidea amaitzen duela eta haren aurka bi errekurtsoetako bat jartzen ahal dela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hau argitaratu eta, biharamunetik hasita, hilabeteko epean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko martxoaren 9an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1603180