56. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun azterlana "Iruñeko Garraioaren Hiriko terminala"
UPSko D lurzatian, Oritzen. Noain. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2016ko martxoaren 8an egin bilkuran, hau erabaki du:

1. Behin betiko onestea xehetasun azterlana, Almacenaje Distribución y Transportes SLk (Aditrans - Grupo Disayt) sustatua, "Iruñeko Garraioaren Hiriko terminala" UPSko D lurzatian, Noain Elortzibarko Oritzen.

2. Erabaki hau jakinaraztea espedientearen sustatzaileari, Iruñerriko Mankomunitateari eta Nafarroako Gobernuko Sustapen eta Etxebizitza Departamentuari, onetsitako dokumentuaren eta luzatutako txostenen kopiarekin batera.

3. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoa betez.

Noain Elortzibarren, 2016ko martxoaren 9an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

ERANSKINA

Araudia

Lurgaineko solairuetan eraikitako azalera handitzearen emaitza honako hau izango da:

–Azalera eraikia gaur egun 1. solairuan (sestra + 5,40) = 284,45 m²

–Azalera eraikia solairuartea handituz (gutxi gor. sestra + 3,00) = 186,45 m²

–Azalera eraikia 1. solairua handituz (sestra + +5,40) = 186,45 m²

Azaleren batuketa lurgaineko solairuetan: 657,35 m²

Lotutako bulegoen portzentajea lurgaineko solairuetan = 657,35/9.936,50 = %6,62 < %20

Iragarkiaren kodea: L1603026