2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
Aldaketa, Kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen
dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
Miranda Argako Udalak, 2015eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Miranda Argako Udalaren igerilekuetako eta pilotalekuko kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean tarifak eguneratzeagatik egindako aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hori 2016ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 25ean, baita Miranda Argako Herriko Etxeko ediktu oholean ere.
Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduen ondorioz, aipatu ordenantza fiskalaren aldaketa behin betikoz onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.
Miranda Argan, 2016ko martxoaren 3an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.
ORDENANTZA FISKALA, UDAL IGERILEKUETAKO ETA UDAL PILOTALEKUKO KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
TARIFEN ERANSKINA
Bazkideen urteko kuota:
–1950ean eta lehenago jaioak (66 urte eta gehiago): 20 euro.
–1951tik 2000ra bitartean jaioak (16tik 65 urte bitartekoak): 50 euro.
–2001tik 2011ra bitartean jaioak (5etik 15 urte bitartekoak): 35 euro.
Bazkide berrien sarrera kuota:
–2000tik aurrera jaioak (16 urtetik aurrera): 93 euro.
–2001etik 2004ra bitartean jaioak (12tik 15 urte bitartekoak): 53 euro.
–2005etik 2011ra bitartean jaioak (5etik 11 urte bitartekoak): 33 euro.
Abonamenduak:
–Hiru hilabetekoa:
- 2000n edo lehenago jaioak: 79 euro.
- 2001etik 2011ra bitartean jaioak: 54 euro.
–Bi hilabetekoa:
- 2000n edo lehenago jaioak: 66 euro.
- 2001etik 2011ra bitartean jaioak: 40 euro.
–Hilabetekoa:
- 2000n edo lehenago jaioak: 54 euro.
- 2001etik 2011ra bitartean jaioak: 34 euro.
–Hamabost egunekoa:
- 2000n edo lehenago jaioak: 44 euro.
- 2001etik 2011ra bitartean jaioak: 28 euro.
–Zazpi egunekoa:
- 2000n edo lehenago jaioak: 34 euro.
- 2001etik 2011ra bitartean jaioak: 18 euro.
Sarrerak:
–Egun bakarrekoa:
- 2000n edo lehenago jaioak: 7 euro.
- 2001etik 2011ra bitartean jaioak: 5 euro.
-10 sarrera:
- 2000n edo lehenago jaioak: 46 euro.
- 2001etik 2011ra bitartean jaioak: 33 euro.
-5 sarrera:
- 2000n edo lehenago jaioak: 30 euro.
- 2001etik 2011ra bitartean jaioak: 18 euro.
Iragarkiaren kodea: L1603098