56. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Virgen del Castillo Zahar Etxeko tasen behin betiko onespena

Miranda Argako Udalak, 2015eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, berretsi zuen Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren patronatuak 2015eko abenduaren 17an hartutako erabakia. Haren bidez, hasiera batean onetsi ziren zahar etxe horretan 2016ko ekitaldian indarra izanen duten tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Erabaki hori 2016ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean, baita Miranda Argako Herriko Etxeko ediktu oholean ere, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta harekin bat datorren legedian xedatuari jarraikiz.

Hogeita hamar egun baliodunean jendaurrean egon da, eta epe horretan inork ez du horren gainean erreklamazio, kexa edo oharrak egiteko inolako idatzirik aurkeztu. Beraz, 2016ko ekitaldian Miranda Argako Virgen del Castillo zahar etxean indarra izanen duten tasak behin betiko onetsirik gelditu dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dira.

VIRGEN DEL CASTILLO ZAHAR ETXEKO PATRONATUA

2016. urteko tasak

Laguntza behar dutenak: 1.931 euro hilean.

Beren buruaz baliatzen direnak: 1.004,85 euro hilean.

Beren buruaz erdizka baliatzen direnak: 1.272,17 euro hilean.

Erdizkako mendekotasuna dutenak: 1.604,00 euro hilean.

Eguneko egonaldiak (eguneko tasa): 10,03tik 50,13 eurora bitarte, plaza motaren arabera, hau da, laguntza behar duena edo bere buruaz baliatzen dena ote den, eta laguntzak egun bakoitzean zenbat denbora irauten duen.

Miranda Argan, 2016ko otsailaren 29an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1603093