2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
2. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Irunberriko Udalak, 2015eko abenduaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen, erregelamenduzko quoruma zuela, Udalaren 2015eko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzen duen 02/2015 espedientea, kreditu bereziei eta kreditu-gehikuntzei buruzkoa.
Aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena 2016ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 5ean; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki oholean paratu baitzen.
Jendaurreko epean (hamabost egun baliodunean) inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
2/2015 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:
2/2015 ALDAKETA
Kreditu bereziaren espedientea
1.–Gastu goitituak:
1. kapitulua.–Langileria gastuak: 5.383,89 euro.
Guztira: 5.383,89 euro.
Espedientearen finantzaketa
2.–Gastu beheititua:
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 840,75 euro.
3.–Diru-sarrera handiagoak:
4. kapitulua. Transferentzia arruntak: 4.543,14 euro.
Guztira: 5.383,89 euro.
Kreditu gehikuntzaren espedientea
1.–Gastu goitituak:
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 802,90 euro.
Espedientearen finantzaketa
2.–Gastu beheititua:
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 802,90 euro.
Guztira: 802,90 euro.
Irunberrin, 2016ko martxoaren 9an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
Iragarkiaren kodea: L1603091