56. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6. eta 7. artikuluen gainean xedatuari jarraikiz, iragarri da Lapoblacion-Meanoko bake epaile ordezkoaren kargua hutsik dagoela.

Interesdunek eskabidea aurkezten ahal dute zuzenean Udal Idazkaritzan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako baten bidez; horretarako, 15 egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lapoblacion-Meanon, 2016ko martxoaren 9an.–Alkatea, Javier Oria Domaica.

Iragarkiaren kodea: L1603081