56. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Zirkulazioari buruzko udal zerga, 2016. urterako

Aditzera ematen da zirkulazioaren gaineko 2016rako udal zerga ordaintzeko epea 2016ko apirilaren 14an bukatuko dela, betiere Uharteko udalerrian helbideratuta dauden ibilgailuendako.

Epe hori bukatuta, hilabetez, aipatu zerga %5eko errekarguarekin kobratuko da.

Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Uharten, 2016ko martxoaren 10ean.–Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1603103