56. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Udal Planeko aldaketa 2. poligonoan, AC-1 eremuan.
Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2016ko martxoaren 8an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko aldaketa puntuala, DIA SAk eta bestek sustatua, AC-1 eremuan kokatutako 2. poligonoko 888, 889, 890 eta 891. lurzatien erabilera xehakatua aldatzeko xedea duena, "familia bakarreko" izatetik "merkataritzakoa" izatera pasa dadin.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2016ko martxoaren 10ean.–Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1603101