2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2016ko zerga
Interesdun guztiei jakinarazten zaie trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2016ko ekitaldiko zerga kobratuko dela.
Borondatez ordaintzeko epea ezarri da, martxoaren 10etik apirilaren 18ra, biak barne.
Ordainagiri helbideratuak apirilaren 8an kobratuko dira.
Zergak helbideratu gabe baldin badaude, ordainketa Nafarroako Rural Kutxako edo Caixabankeko edozein bulegotan egin beharko da; hartarako, Udalak postaz igorriko duen ordainagiria eraman beharko da.
Ohartarazten da ezen, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Corellan, 2016ko martxoaren 9an.–Alkate udalburua, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L1603074