Iragarkia
56. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 22a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Ordenantzak. Behin betiko onespena
Zizur Zendeako Udalak, 2015eko abenduaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ordenantza, tasen tarifa, prezio publiko, zerga-tasa eta karga-tasa hauek, 2016rako:
1. ordenantza, Kirol instalazioak arautzen dituen udal ordenantza.
2. ordenantza, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.
3. ordenantza, Udalak antolatzen dituen kirol, gizarte eta kultur jardueretan izena emateko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Onespenaren erabakia 2015eko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 7an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, Udalbatzaren Osoko Bilkurak 2016ko urtarrilaren 13an hartutako erabakiaren bidez, ordenantza horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Gazolatzen, 2016ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.
1. ordenantza, Kirol instalazioak arautzen
dituen udal ordenantza
LEHEN TITULUA
Xedapen orokorrak
1. artikulua. Ordenantza hau Zizur Zendeako Udalaren kirol instalazioen araubide juridikoa, kudeaketa eta erabilera arautzeko egin da, ondoko xedapen hauetan udalei ematen zaizkien eskumenak erabiliz: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 4.a), 22., 25.2.m), 26.1.c) eta 49. artikuluak; Toki Araubidearen arloko xedapen indardunen testu bategina onesten duen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 55. artikulua; eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 50.3 artikulua.
Ordenantza hau Udalaren kirol instalazio guztietan aplikatuko da, hirugarren artikuluan aipatzen diren horietan, hain zuzen.
2. artikulua. Ordenantza honen ondorioetarako, kirol instalaziotzat joko dira kirola eta gorputz-ariketa egiteko balio izanda sartzeko kontrola duten instalazio guztiak.
3. artikulua. Aurreko artikuluan definitutako kirol instalazioei Udalaren kirol instalazioak deituko zaie haien titularra Zizur Zendeako Udala den kasuetan.
Edozein titulu juridikoren bidez Zizur Zendeako Udalari kudeatzeko edo ustiatzeko lagatakoak ere Udalaren kirol instalaziotzat jo ahalko dira. Instalazio horiek ordenantza honen bidez arautuko dira, lagapen tresnan ez bada berariazko araubiderik ezartzen haiek kudeatzeko edo ustiatzeko.
4. artikulua. Ordenantza hau aplikatzeko eta nola betetzen den kontrolatzeko ardura Zizur Zendeako Udaleko langileei dagokie, kasuan kasuko jarduketa administratiboaren arabera, eta bereziki Kultura eta Kirol Arloko langileei, deusetan ukatu gabe Udalak bere kirol zerbitzu publikoa emateko ezarritako moduaren ondorioz izan daitezkeen berezitasunak.
5. artikulua. Toki entitateen ondasunei buruzko araudian ezarritakoarekin bat, Udalaren kirol instalazioak jabari publikoko ondasunak dira, erabilera publikoari edo kirol zerbitzu publikoari lotuak.
Halakoak dira Udalaren kirol instalazioren bati modu iraunkorrean lotutako ondasun higigarriak ere, bai kirolean aritzeko erabiltzen direnak, bai instalazioen eta ekipamenduen mantentze-lanetarako direnak.
Udalaren kirol instalazio guztiek bete beharko dituzte hirigintzako arauak, segurtasun eta higienekoak, ingurumen arlokoak, irisgarritasunari buruzkoak eta urritasuna edo ezgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenari buruzkoak, eta bai Kirol Instalazioen Oinarrizko Araudia ere, kirol instalazio eta ekipamenduen eraikuntza, erabilera eta mantentze-lanak direla eta.
Lehiaketa ofizialak egiten direnean, Udalaren kirol instalazioak kirol modalitate bakoitzeko federazioaren erregelamenduaren arabera egokitu ahal izanen dira.
6. artikulua. Ordenantza honetan aurreikusi bezala, Udalaren kirol instalazioak jarduera fisikorako eta kirol eta kultur jardueretako erabiliko dira, dela aisia eta astialdian, dela irakaskuntzan, entrenamenduetan, lehiaketetan edo kirol agerraldietan, instalazio bakoitzaren diseinuari dagokion modalitatean edo beste batzuetan, beren ezaugarriengatik harekin bateragarriak badira (aldez aurretik Zizur Zendeako Udalaren baimena beharko da).
Udaleko Informazio Batzordearen baimena dela medio, Udalaren kirol instalazioetan bestelako kirol ekitaldiak ere egin ahalko dira aurreko lerroaldean aipatutakoez gain, bai eta kultur edo gizarte jarduerak ere.
Baimen hori nahierara emanen da, kasu bakoitzean egin nahi den jardueraren arloko arau espezifikoari loturik.
7. artikulua. Udalaren kirol instalazioak kudeatzeko modua edozein izanda ere, herritar guztiek erabili ahalko dituzte inolako mugarik gabe, salbu eta legeetan edo ordenantza honetan ezarritako mugak, instalazio bakoitzaren erabilerari dagozkionak eta kasuan kasuko jarduerarako indarra duen prezio publikoa ordaindu beharra.
Beraz, instalazioak zabalik egonen dira herritarrak kirolean aritzeko, aisiarako, kiroleko sustapen, hastapen, entrenamendu edo lehiaketa programak garatzeko, Udalarenak izan edo ez, eta 6. artikuluan aipatzen diren beste ekitaldietarako. Federazio, klub eta gainerako kirol elkarteek, ikastetxeek eta, oro har, pertsona fisiko edo juridikoek beti izanen dituzte eskuragarri, ordenantza honetan araututako baldintzak betetzen badituzte haietan sartzeko edo haien erabilera hitzartzeko.
Udaleko Informazio Batzordeak instalazioak ireki eta ixteko onetsitako ordutegiak ikusgai jarriko dira instalazioetan, erabiltzaile guztien informaziorako. Ahalik eta ordutegi zabalena ezarriko da beti, instalazioen errentagarritasunik handiena lortzeko kirol eta gizarte jardueretan.
8. artikulua. Udalaren kirol instalazio guztietan, jendeak erraz ikusi eta irakurtzeko moduko toki nagusi batean, Zizur Zendeako Udalean indarra duen araudiari jarraituz egindako kartela egonen da ikusgai, argibide hauek emateko:
–Instalazioaren izena.
–Udala dela instalazioaren titularra eta, hala denean, ustiapenarena.
–Gehieneko edukiera.
–Instalazioak erabiltzeko ordutegiak, jardueren eta jendearentzako arretaren irekiera eta itxiera orduak.
–Indarra duten tarifak.
–Erabilera eta funtzionamendu arauak.
9. artikulua. Udalaren kirol instalazioetan, barnealdeko nahiz kanpoaldeko seinale guztiek bete beharko dituzte dagokien udal araudia eta Udaleko Informazio Batzordeak ezartzen dituen gidalerroak.
Betiere, seinale horietan agertu beharko du instalazioaren titulartasuna Udalari dagokiola.
10. artikulua. Udalaren kirol instalazio bakoitzak bere ezaugarrien araberako larrialdi eta ebakuazio plana eta suteen aurkako babes plana izanen ditu. Plan horiek instalazioaren erabilera arrunta kontuan hartuz eginen dira. Erabilera bereziek, berriz, berariazko planak beharko dituzte, eta ekintza antolatzen duen entitateak egin beharko ditu.
11. artikulua. Elementu teknikoekin zein naturalekin egindako publizitate elementu iraunkorrak edo behin-behinekoak, mugikorrak edo egonkorrak Udalaren kirol instalazioetako mugen barnean erakusteak sortzen dituen eskubide ekonomiko guztiak titulartasun publikokoak dira oro har, salbu eta kontratuetan besterik zehazten denean, eta kontratuok ez dute salbuetsiko Zizur Zendeako Udalak ezarritako tributu edo prezio publikoak ordaindu beharretik.
Betiere, Europar Batasuneko araudia beteko da alkoholaren eta tabakoaren erabilerari dagokionez.
12. artikulua. Instalazioa bera edo hartan ematen diren zerbitzuak aipatzen dituen informazio orotan adierazi beharko da Udala dela instalazioaren titularra, eta instalazioaren izen ofiziala erabili beharko da.
13. artikulua. Udaleko organo eskudunak baimena eman ahalko du aldi baterako publizitatea jartzeko kirol ekitaldiak antolatzen direnean. Entitate antolatzaileak eskatu beharko du baimena. Baimena jasoz gero, dagozkion tributu edo prezio publikoak ordaindu beharko dira.
BIGARREN TITULUA
Udalaren kirol instalazioen kudeaketa
14. artikulua. Udalaren kirol instalazioak zuzenean edo zeharka kudeatu ahal izanen dira, hurrengo artikuluan azaltzen den moduan.
Beste administrazio publiko batek Udalari kirol instalazio bat lagatzen dionean kudeatzeko edo ustiatzeko, erregelamendu honen 3.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, lagapena arautzen duen tresnan hitzartutako moduan kudeatuko da instalazioa, edo, horrelakorik ezean, erregelamendu honetan ezarritakoari jarraituko zaio.
15. artikulua. Udalaren kirol instalazioak zuzenean kudeatzen dira erakunde autonomo batek edo Udalak berak egiten badu zerbitzua.
16. artikulua. Udalaren kirol instalazioak zeharka ere kudeatu ahalko dira, toki entitateen zerbitzuei eta Administrazioaren kontratuei buruzko arauei jarraikiz, baita kirol arloko legeria indardunak onartutako moduetatik edozeinetan ere.
Zeharka kudeatzen diren instalazioetan, Udaleko Informazio Batzordeak ahalmena izanen du kudeaketaren esleipen-hartzaileak egiten duen lana gainbegiratu eta kontrolatzeko bere alderdi tekniko eta juridiko guztietan.
Zeharkako kudeaketaren ardura duten pertsona natural edo juridikoek beren akordio edo kontratuetako baldintzetan ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte. Betiere, ondoko eskubide eta betebeharrak izanen dituzte:
a) Eskubideak:
–Instalazioak erabiltzea beren kirol eta kultur jardueretarako, jardueren ordutegiak eta egutegiak betez, eta, betiere, Udalaren baimenarekin.
–Instalazioa erabiltzeko irizpide partikularrak prestatzea, ordenantza honen edukia eta Udaleko Informazio Batzordeak ezarritako gainerako erabilera-baldintzak kontuan hartuz.
–Behar diren teknikariak, langile kualifikatuak eta kualifikatu gabeak kontratatzea, beren kontura.
–Instalazioa nola erabiliko den zehaztea beste entitate batzuekin, betiere Udalaren baimenaz.
–Beste kirol jarduera batzuk ezartzea, hasieran aurreikusi gabeak, kudeaketaren xede diren jarduerei kalterik egin gabe.
b) Betebeharrak:
–Instalazioaren publikotasuna eta Udalaren titulartasuna errespetatzea.
–Alkatetzaren eta Udaleko Informazio Batzordearen aginduak betetzea, ordenantza honetako arauez gainera.
–Udaleko Informazio Batzordearen orientabideei jarraitzea, eta, udal interesekotzat jotzen badira, hark ezarritako programak betetzea.
–Instalazioa hobetzeko obren onespena eskatzea Udaleko Informazio Batzordeari eta behar diren lizentziak eskuratzea.
–Instalazioak izan litzakeen kalteak bere gain hartzea. Aseguru poliza ere eginen dute, sute arriskua, lapurretarena, kalteak gertatzeko arriskua eta abarrekoak bermatu eta estaliko dituena, baita erabiltzaileen erantzukizun zibila ere.
–Inbentario liburuak eguneratuta edukitzea, ondasunak, haien balorazioa eta instalazioaren eta haren ekipamenduen unean uneko erabilera-egoera zehaztuko dituzten idatzoharrekin.
–Osasun Departamentuak edo hura ordezten duen erakundeak eskatzen dituen betekizun guztien tramitazioaz arduratzea.
c) Kontratua hutsaltzea. Honako hauek izanen dira kontratua hutsaltzeko arrazoiak:
–Aurreikusita eta hitzartuta dauden kirol programei ez ekitea.
–Udalak onetsitako prezio publikoak ez aplikatzea.
–Urteko lehen hiruhilekoan Udaleko Informazio Batzordeari kirol kudeaketaren eta kudeaketa ekonomikoaren gaineko memoria ez aurkeztea.
–Baldintza-agirian ezarritako kanona ez ordaintzea.
–Instalazioa mantentzeko eta kontserbatzeko eginkizunak behar bezala ez betetzea.
–Herritar guztiei instalazioa erabiltzen eta kirol programetan parte hartzen ez uztea, baldintza bakarrak izanik prezioa ordaintzea eta instalazioaren edo programen edukiera ez gainditzea.
17. artikulua. Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean edo udalerriko lurzoruaren erabilera arautzen duten beste hirigintza-tresna batzuetan kirol ekipamenduetarako gordetzen diren lurretan kirol instalazioak eraikitzeko eta kudeatzeko ekimen pribatua sustatu ahal izanen da, antolamendu juridikoak onartzen dituen moduetatik edozeinetan.
Aurreko lerroaldean ezarritakoa ahalbidetzeko bitarteko juridiko eta teknikoak proposatu, bultzatu, gainbegiratu eta kontrolatzea Udaleko Informazio Batzordearen eginkizuna izanen da.
HIRUGARREN TITULUA
Kirol instalazioen erabilera
I. KAPITULUA
Erabiltzaile motak
18. artikulua. Udalaren kirol instalazioetara sartzeko, bakarka edo taldean, ordenantza honetako arauak onartu behar dira, baina zilegi da ordenantza hau aurkaratzea zeharbidez, haren aplikazioaren ondoriozko egintzengatik.
Halaber, Udalaren kirol instalazioetara sartu aurretik prezio publikoak ordaindu behar dira, ordenantzetan aurreikusitako salbuespen, murrizketa eta hobari kasuak salbu.
19. artikulua. Ordenantza honi dagokionez, Udalaren kirol instalazioen erabiltzailetzat joko da antolatutako kirol programetan parte hartuz edo kirol eremu horien lagapen-hartzaile gisa haiek erabiltzen dituen pertsona edo entitate oro.
Pasibotzat joko dira laguntzaileak eta ikusleak, eta ezin izanen dituzte Udalaren kirol instalazioak eta horiei atxikitako zerbitzuak erabili. Arau hauek aplikatu zaizkie beren erantzukizunaren arabera instalazioan dauden bitartean.
20. artikulua. Erabiltzaile mota hauek bereiziko dira:
1. Abonatuak.
2. Abonatu gabeak.
3. Kirol elkarteak.
4. Ikastetxeak.
5. Beste talde batzuk.
21. artikulua. Abonatuak izan ahalko dira hala eskatu eta onartu eta ezarritako baldintza guztiak betetzen dituzten pertsonak. Beren datu pertsonalak eta argazki berri bat eman beharko dituzte, eta legez ezarritako prezio publikoa ordaindu.
Abonamenduak hainbat motatakoak izan ahalko dira. Haien onurak, ezaugarriak eta prestazioak berariaz arautuko dira zerga ordenantzetan.
22. artikulua. Erroldatuek, erretiratuek eta beren egoeragatik kostua murrizteko eskubidea duten guztiek kasu bakoitzean behar diren frogagiriak aurkeztuko dituzte.
23. artikulua. Txartela pertsonala eta aldaezina da. Titularra ez den norbaitek erabiltzen badu, hilabeterako kenduko da eta Udalak ez du horregatik dirurik itzuli beharko. Halakorik errepikatzen bada, arau-hauste larritzat hartuko da, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearekin bat zehatuko da.
24. artikulua. Abonatu txartela galdu edo hondatuz gero, berehala horren berri emanen zaio Udalari eta hark beste txartel bat emanen du. Legez ezarritako prezio publikoa ordaindu beharko da aldez aurretik.
25. artikulua. Abonatu gabeko erabiltzaileak dira abonatuak izan gabe instalazioak erabili edo programatutako kirol jardueretan parte hartzen dutenak. Kirol instalazioak eta haien zerbitzuak erabili ahalko dituzte, ordenantzan kasuan kasuko zerbitzurako ezarritako tasa edo prezio publikoa ordainduz gero.
26. artikulua. Kirol elkarteak eta ikastetxeak erabiltzaile kolektiboak dira, beren jarduerak egiteko Udalaren kirol instalazioak erabiltzen dituztenean.
Klub eta elkarte mota hauek bereiziko ditugu:
a) Tokiko kirol klub eta elkarteak: Zizur Zendeako Udalaren Elkarteen Erregistroan inskribaturik daude, kirolzaleen elkarteak dira, irabazteko asmorik gabekoak, haien kide eta kirolarien %25, gutxienez, instalazioetako abonatuak dira, eta udalerriaren barnean eta udalerriaren barnerako sustatzen eta egiten dituzte beren kirol jarduerak.
b) Tokikoak ez diren kirol klub edo elkarteak: aurreko kasuan ezarritako baldintzak betetzen ez dituztenak.
27. artikulua. Taldea da deitura baten pean kirol lehiaketa batean parte hartzen duten pertsonen multzoa.
Tokiko taldea da federazioen, Udalaren edo amateurren kirol lehiaketa batean deitura baten pean parte hartzen duten pertsonen multzoa. Taldeko kideetatik gutxienez %75ek izan behar dute instalazioetako abonatuak.
28. artikulua. Tokiko ikastetxeak udal mugapean kokatuta daudenak dira.
29. artikulua. Erabiltzaileek eskubide hauek dituzte, ezertan ukatu gabe araudi indardunak administrazio publikoekiko harremanetan aitortzen dizkienak:
–Kirol instalazioetako langileek errespetuz eta adeitasunez hartzea.
–Zizur Zendeako Udalak ematen dituen zerbitzuak erabili eta gozatu ahal izatea, kudeaketa mota edozein dela ere, ezarritako erabilera arauak betez eta prezio publikoa ordaindu ondoren.
–Erabiltzen dituzten instalazio, altzari eta kirol ekipamenduak erabiltzeko egoera onean egotea.
–Komenigarritzat jotzen dituzten kexa, iradokizun edo erreklamazioak aurkeztu ahal izatea, idatziz, instalazioetan eskura egonen diren orrietan edo Zizur Zendeako Udalaren bulego nagusietan, edo bestela telefonoz, 012 zenbakira deituta.
–Informazioa jasotzea Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko baldintzei eta haietan eskaintzen diren kirol programei buruz.
30. artikulua. Erabiltzaileek betebehar hauek dituzte:
–Instalazioak erabiltzean ordenantza honen xedapenak eta Udaleko Informazio Batzordearen jarraibideak betetzea.
–Instalazioak eta haietako ekipamendua behar bezala erabiltzea.
–Funtzionamenduaren anomaliak, hausturak, akatsak edo ordenantza honetan xedatutakoaren kontrako arau-hausteak instalazioetako langileei jakinaraztea.
–Beste erabiltzaileen eskubideak errespetatzea, batik bat instalazioetarako erreserbetan eta lagatako gune komunetan.
–Instalazioetan beti gizabidez jokatzea, langileen jarduna eta beste erabiltzaileekiko bizikidetza erraztuz.
–Zizur Zendeako Udalak eskaintzen dituen instalazio eta zerbitzuen truke eskatzen diren prezio publikoak ordaintzea.
–Instalazioetako funtzionamendu ordutegiak errespetatzea, kasu eginez horretarako langileek egiten dizkieten oharrei.
–Udalaren kirol instalazioen erabiltzaile guztiek eraman beharko dute txartela, argazki berria, sarrera, baimena edo bestelako agiria, erabiltzaile direla frogatzeko.
–Indarra duen legerian edo ordenantza honetan ezarritako beste betebehar guztiak.
II. KAPITULUA
Erabilera motak
31. artikulua. Erabilera, jarduera edo egintza arruntak dira:
–Halako batean kirol instalazio edo eremu bat erabiltzea bere xederako, bakarka edo taldean, prezioa ordaindu eta gero.
–Behin, denboraldi batean zehar edo urte batean zehar, kirol instalazio edo eremu bat bere xederako erabiltzea, taldean, kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoei buruzko ordenantzan ezarritako ordainketa-baldintzak betez.
–Kirol instalazio edo eremu bat erabiltzea, behin, denboraldi batean zehar edo urte batean zehar, bere xedea ez izan arren bateragarria eta baimendua den beste modalitate baterako, ezarritako ordainketa-baldintzak betez.
–Kirol instalazio edo eremu bat erabiltzea, behin, denboraldi batean zehar edo urte batean zehar, kirola ez izan arren parekoa eta bateragarria den beste jarduera baterako, eskumena duen organoak ezarritako baldintzak betez.
Erabilera, jarduera edo egintza bereziak dira:
–Kirol instalazio edo eremu bat erabiltzea bakarka edo taldean, behin edo aldi batean zehar, haren xedea ez den eta Zizur Zendeako Udalaren baimena behar duen kirol jarduera baterako, eta zehazten diren baldintza ekonomikoak betez.
–Kirol instalazio edo eremu bat erabiltzea, behin edo aldi batean zehar, kirola ez den eta Zizur Zendeako Udalaren baimena behar duen jarduera baterako, eta zehazten diren baldintza ekonomikoak betez.
Erabiltzeko lagapen edo baimenak ezarritako epearekin batera amaituko dira. Zizur Zendeako Udalak, hala ere, epea amaitu baino lehen indargabetu ahalko ditu, ordenantza honetan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira.
32. artikulua. Zilegi izanen da Udalaren kirol instalazioak lagatzea hala eskatzen duen edozein pertsona edo entitateri. Instalazio bakoitzean sartzeko baldintzak eta lehentasunak ezarriko dira beraren ezaugarriak kontuan hartuz.
33. artikulua. Instalazio bera erabiltzeko bi eskaera edo gehiago aldi berean jasotzen direnean ondoko irizpideak erabiliko dira, azaltzen diren hurrenkera berean, eskatzaileak ados jarri ezean:
–Kirol ekitaldiak lehenetsiko dira bestelakoen gainetik.
–Gertakariaren garrantzia.
–Kirol elkartearen helburu soziala.
–Maila handiagoko lehiaketak, apalagoen gainetik.
–Herriko kirolariek soilik parte hartzen duten jarduerak, besteen gainetik.
–Eskaera egin den eguna.
34. artikulua. Instalazio bat, kirolerako edo bestelako jardueretarako, pertsona fisiko, entitate, klub edo horrelako bati lagatzeak ez du Zizur Zendeako Udala behartuko inolako asegururik kontratatzera erabiltzaileentzat. Berek kontratatu beharko dute asegurua, eta egintza edo jardueren ondorioz sor daitekeen erantzukizun osoa erabiltzailearen kontura izanen da.
III. KAPITULUA
Tarifen araubidea
35. artikulua. Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko ordaindu beharrekoak prezio publikoak izanen dira, eta organo eskudunak onetsiko ditu, dagokien ordenantzaren bitartez.
36. artikulua. Erabiltzaile, klub, entitate, elkarte, kirol sozietate, ikastetxe, federazio eta abarrekoek, Udalaren kirol instalazioak erabili ahal izateko, Udalak onetsitako prezio publikoak ordaindu beharko dituzte nahitaez.
37. artikulua. Prezio publikoak unean uneko ordenantza indardunaren bidez arautuko dira.
38. artikulua. Kirol instalazio edo eremu bat erabiltzeko, dagozkion prezioak ordaindu beharko dira ordenantza fiskalean ezarritako moduan. Prezioak aditzera emanen dira eta ikusgai jarriko dira Udalaren kirol instalazio guztietan.
39. artikulua.
1. Udalaren instalazioetan egiten diren partidak, lehiaketak eta entrenamenduak ikustera edonor sartu ahal izanen da.
2. Udaleko Informazio Batzordea izanen da ekitaldi horietarako sarrerak kobratzeko baimena emanen duena, kirol jarduerak hirugarrenek sustatzen dituztenean.
40. artikulua.
a) Erabiltzeko tiketak edo bestelakoak salduz Udalaren kirol instalazioetan biltzen diren diru sarrerak Zizur Zendeako Udalarentzat izanen dira oso-osorik.
b) 39.2 artikuluan aipatutako sarreren salmentan biltzen diren diru sarrerak entitate antolatzailearentzat izanen dira oso-osorik. Aldez aurretik, betiere, entitate horrek instalazioa erabiltzeko prezioa eta behar diren zerga atxikipenak ordainduko dizkio Zizur Zendeako Udalari. Gai horri buruz gaur egun dagoen legeria aplikatu beharko da.
IV. KAPITULUA
Udalaren kirol instalazioak mantentzea
41. artikulua. Udaleko Informazio Batzordea arduratuko da Udalaren kirol instalazioen eta haiei atxikitako materialen kontserbazio eta mantentze egokiez. Horrela, eraikinaren eta tresneriaren bizitza baliagarrian zehar uneoro bermatuko da eraiki edo eskuratu zirenean xedetzat ezarri zitzaien zerbitzua eman ahal izatea.
42. artikulua. Udaleko Informazio Batzordeak berariazko arau egokiak zehaztu eta emanen ditu, bai instalazioak erabiltzeko bai mantentzeko, eta arau horiek nahitaez bete beharko dira.
43. artikulua. Instalazio bakoitzak bere mantentze plana izanen du, eta bertan jasoko dira, behar adinako maiztasunarekin, azpiegitura, material, makina eta abarrekoetan egin beharreko lanak, banan-banan; hartara beti ezagutuko da elementu bakoitzaren kontserbazio egoera.
Plan hori denboraldi bakoitzaren hasieran, gutxienez, aurkeztu beharko da.
44. artikulua. Instalazio bakoitzak izanen du, etengabe eguneratua, berari atxikitako ondasunen inbentario zehatza, gertatzen diren gorabeherekin. Inbentario hori Udaleko Informazio Batzordearen urteko memoriaren atal izanen da, eta haren kopia bidaliko da urtero Udaleko Idazkaritza Nagusira, Udalaren Inbentario Orokorrean sartzeko.
V. KAPITULUA
Udalaren kirol instalazioen errolda
45. artikulua. Udaleko Informazio Batzordeak bere gain hartuko du Zizur Zendeako udalerriko kirol instalazioen errolda egiteko eta etengabe eguneratzeko eskumena.
46. artikulua. Udalaren kirol instalazioen erroldari instalazio pribatuena edo beste administrazio batzuenak gehitzeko bideak ezarri beharko dira.
47. artikulua. Errolda eguneraturik eduki beharko da eta hiru urtean behin argitaratu beharko da.
VI. KAPITULUA
Eskaerarako, lagapenerako eta instalazioak
erabiltzeko baldintzak, hainbat entitaterentzat
48. artikulua. Kirol denboraldia irailaren 1ean hasi eta hurrengo urteko ekainaren 15ean bukatzen da, eskola ordutegian markatutako opor egunak kenduta. Udaleko Informazio Batzordeak baimendu beharko ditu denboraldi horretatik kanpoko erabilerak eta luzapenak. Baimen hori behin-behinekoa izanen da, eta ezin du aipatu epea gainditu.
Entrenamendurako edo lehiaketarako eskaerak eskuragarri dagoen eredu ofizialean eginen dira, eta kirol elkarte edo klubeko buruak sinatuta aurkeztu beharko dira.
Eskabidean jaso behar da talde eskatzailearen gaineko informazioa, helbidea, telefonoa, arduraduna, garatu beharreko kirol jarduera, kategoria, erabiltzaile kopurua, ziurtagiriak eta abar. Eskaera hori ez da loteslea. Udalerriaren beharrak, lehenik, eta demanda, bigarrenik, hura onartzeko baldintza izanen dira. Hileko abonamenduak egin nahi dituzten entitateek banku-kontuaren zenbakia eman beharko dute ordainagiria helbideratzeko.
49. artikulua. Irizpide tekniko hauen arabera emanen dira baimenak:
–Entitate, klub edo taldearen egoitza Zizur Zendeako udalerrian egotea.
–Haren jarduera bat etortzea Udaleko Informazio Batzordearen helburu eta xedeekin.
–Hura Udalaren interesen alde lankidetzan aritzea.
–Aldez aurretik ezarritako betebeharrak betetzea (kuotak ordaintzea eta arau eta xedapenak betetzea).
–Instalazioak doan erabiltzeko kontzesioen kasuan, 26. artikuluko a) letran sartutako klub edo entitateak bakarrik izan daitezke onuradun.
Erabileraren kontzesioa onartzeko beharrezkoa izanen da entitate eskatzaileak ordaindurik izatea Udalaren edozein kirol instalazio erabiltzeagatik ordaindu beharrekoa.
Talde bakoitzeko (edo kirolari multzo bakoitzeko) inprimaki bat beteko da kirol instalazioa erabiltzeko.
50. artikulua. Lehiaketa edo entrenamenduetan ikusleek eta kirolariek egiten dutenaren erantzuleak entitateak izanen dira, Nafarroako Kirolari buruzko 15/2001 Legearen arabera. Lehiaketa ofizialetan egiten diren kalteak federazioari eta klubari jakinaraziko zaizkie, eta kalteak eragin dituen klubeko kirolariei ez zaie instalazioetan sartzen utziko kalteak ordaindu arte.
51. artikulua. Udalaren kirol instalazioetan bere lehiaketak jokatzeko baimena eskatu eta lortzen duen talde orok bere lehiaketa-egutegiaren kopia aurkeztuko du.
52. artikulua. Talde edo klub batek, edozein arrazoirengatik, erabilera-baldintzak aldatu behar baditu, hala erabakita edo ezinbestez (deuseztapenak barne), Zizur Zendeako Udalaren bulegoetara jo beharko du eta behar den denboraz aldaketa iragarri beharko du idatziz. Aldaketak egiteko, subjektuak bere burua identifikatu beharko du, izen-abizenak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta Zendeako helbidea zehaztuz.
53. artikulua. Adiskidantzako partidak, atzeratutakoak eta abar, arrazoi bereziengatik, asteko entrenamenduen ordutegian egin beharra dagoenean, baimena eskatu beharko da behar adina denbora lehenago. Ahal dela, beste jarduera paralelo batzuei traba egiten ez zaien orduan eginen dira, eta taldeak instalazioak eskura dituen orduan. Ez da bermatuko harmailak eskuragarri egotea ikusleentzat.
54. artikulua. Hitzartutako orduan instalazioa ez erabiltzea, aurrez abisatu gabe, hiru aldiz gertatzen bada, kontzesiorako eskubide guztiak galduko dira, eta jokabide hori kontuan hartuko da geroko kontzesioetarako. Klub, entitate eta gainerakoek behar beste denbora lehenago jakinarazi beharko dute halako egunetan ez dituztela erabiliko laga zaizkien instalazioak.
55. artikulua. Mota guztietako jarduera arruntetarako erreserbak deuseztatzeko eskaerak idatziz egin beharko dira, behar den denboraz programatutako kirol gertakari edo ekitaldirako ezarritako eguna baino lehenago. Hori egin ezean, ekitaldiaren ardura duen pertsona edo entitateak lagapenaren prezio osoa ordaindu beharko du. Instalazioaren erreserbak eragindako gastuak beti ordaindu beharko dira.
56. artikulua. Eguraldiagatik edo ezinbesteko arrazoiengatik, instalazioko zuzendaritzak zerikusirik izan gabe, aurretik hitzartutako partida, entrenamendu edo ekitaldiren bat egiterik ez badago, zuzendaritza konponbidea bilatzen saiatuko da, beste egun batean egin ahal izan dadin instalazio berean edo beste batean.
VII. KAPITULUA
Instalazioak erabiltzeko arau orokorrak
57. artikulua. Instalazioetara sartzea
Erreserba eginez gero, ez da tasa edo prezio publikoaren itzulketarako eskubiderik izanen.
Sarrera guneetatik sartuko da instalazioetara, eta erabiltzaile txartela, ordainagiria, sarrera, baimena edo dena delakoa erakutsi beharko da, zerbitzuko langileek hala eskatzen duten guztietan.
Hamar urtetik beherakoei adin nagusiko pertsonaren batek lagundu beharko die instalazioetara sartu ahal izateko, eta barnean dauden bitartean haien erantzukizuna izanen du.
Erabilera-ordutegiak bete daitezen, bai eskola eta entrenamendu saioetan, bai pisten alokairuan eta, batez ere, hainbat talde, klub edo jarduerak partekatu behar dituzten instalazioetan, ondokoa errespetatu beharko da:
–Aldagela, kantxa, pista, areto, igerileku eta abarretara sartzeko, beti erabiliko dira horretarako seinalatutako sarrera guneak.
–Ordutegia errespetatu beharko da eguneko jarduerak hasteko eta bukatzeko eta instalazioa ixteko, eta garaiz joanen da aldageletara, instalaziotik itxiera ordua baino lehen irteteko.
–Kirol materiala erabili behar den kasuetan kontuan hartuko da jarduera lehenago amaitu beharko dela materiala biltzeko.
–Instalaziora sartzeko eta jarduerak hasteko eta amaitzeko orduak instalazioko erlojuarenak izanen dira, edo, horrelakorik ezean, instalazioko arduradunaren erlojuarenak.
–Kirol kontuengatik edo arrazoi teknikoengatik, Udalak zilegi izanen du instalazioak edo zerbitzu batzuk ixtea, garaiz iragarrita. Nolanahi ere, zerbitzuaren ardura duten langileek instalazioak itxi ahal izanen dituzte edozein momentutan, segurtasunagatik, eguraldiagatik, edo pertsonei eta/edo instalazioei kalte egin diezaieketen inguruabarrengatik.
58. artikulua. Portaera kirol instalazioan.
Instalazioko toki guztietan portaera egokia izan beharko da eta langileen aginduak bete beharko dira.
Gaizki edo errespeturik gabe jokatu edo desobeditzen duenari zehapena ezarri ahalko zaio.
Bizikidetza arauak betez jokatuko da uneoro. Ekintza gaitzesgarri edo bandalikoak, instalazioen erabilera okerra, langileei kasurik ez egitea eta horrelako jokabideak aski arrazoi izan daitezke egilea jardueratik kanporatzeko.
Udalak programatutako jardueretan parte hartu nahi duten guztiek jarduera bakoitzaren baldintzak bete beharko dituzte.
59. artikulua. Erabiltzaileen betebeharrak.
Ezin izanen da instalazioetara objekturik sartu (baloiak, irristailuak, bizikletak eta abar), berariaz baimenduta jardueretarako erabiliko direnak izan ezik.
Ezin izanen da janari edo edari ontzirik, kristalezko ontzirik edo horrelakorik atera, kafetegian edo berariaz seinalatutako guneetan izan ezik.
Debekaturik dago aldageletan, komunetan eta igerilekuko zabalguneetan kristalezko elementuak edo antzekoak sartzea (botilak, poteak, ispiluak, edalontziak), hausten badira erabiltzaileak zauritzeko arriskua dagoelako.
Halaber, debeku da kirol instalazioetan erretzea eta erabiltzaileek ezin izanen dute edari alkoholdunik sartu.
Erabiltzaileek ez dute instalazioen elementurik manipulatu behar. Edozein arazo sortzen bada, instalazioko langileengana jo behar dute.
Erabiltzaileak egoki jantzi behar dira, kirol arropa egokiak erabiliz, bereziki oinetakoak, eta higiene eta garbitasunerako ohiko neurriak hartu behar dituzte.
Debekaturik dago animaliak kirol instalazioetan sartzea.
60. artikulua. Udalak ez du erantzukizunik izanen instalazioak erabiltzeko arauak ez betetzeak ekar ditzakeen ondorioengatik. Axolagabekeriaz eragindako istripu edo lesioengatik ere ez du erantzukizunik izanen.
61. artikulua. Zizur Zendeako Udalak ez du erantzukizunik izanen kirol istripu edo lesioen ondorioz beharrezkoa izan daitekeen laguntza medikoagatik (15/2001 Foru Legea: herritarraren kirol jarduera orokorraren ondoriozko osasun laguntza sektore publikoaren osasun aseguruko araubidearen prestazio arrunta da).
62. artikulua. Zizur Zendeako Udalak ez du erantzukizunik izanen erabiltzaileek objektu baliotsuren bat edo dirua galtzen badute, eta instalazioetara horrelakorik ez eramatea gomendatzen die. Hala ere, lapurretak eragozteko, ahalik eta instalazio gehienetan doako armairuak egonen dira erabiltzaileentzat.
Udalaren kirol instalazioetan biltzen diren gauza galduak instalazioetako argibide zerbitzuan utziko dira, 15 egunean.
Behin epe hori iraganez gero, instalazio bereko biltegian utziko dira 30 egunean.
63. artikulua. Udalak ahalmena du nahi duen egunean eta orduan instalazioak bere jardueretarako gordetzeko, aldi baterako edo denbora mugarik gabe, eta halaber, baldintza berberetan, instalazioak erakunde pribatuei lagatzen ahal dizkie gizarte edo kirol intereseko jardueretarako. Klub, erabiltzaile eta abarrekoak behar beste denbora lehenago ohartaraziko ditu instalazioetako iragarki oholetan.
VIII. KAPITULUA
Abonatu eta erabiltzaileentzako arauak
64. artikulua. Abonatu txartelak altaren egunetik aurrera du balioa, eta urtero luza daiteke, identifikaziorako baliogarria izaten jarraitzen baldin badu.
Instalazioetako baja ekainaren 1a baino lehenago egin beharko da, salbu eta gimnasioan hiru hileko abonamendua dutenen kasuan, horiek kasuan kasuko hiruhilekoa bukatu baino hamabost egun lehenago egin beharko baitute baja.
Hala izan ezean, ulertuko da abonatu gisa jarraitu nahi duela hurrengo eperako, eta zuzenean berrituko da, eta, hortaz, kasuan kasuko prezio publikoa kobratuko.
Abonatu kuotaren ordainagiriren bat itzultzen bada, adierazten diren moduan eta epean ordaindu beharko da. Ezarritako epean ordaintzen ez badira, kasuan kasuko txartelei baja emanen zaie zuzenean.
65. artikulua. ikastaro edo jarduera batean izena emateak kuota osorik ordaintzea dakar. Ordaintzen ez diren kuotak kasuan kasuko legezko bidetik kobratuko dira.
IX. KAPITULUA
Aldagelak erabiltzeko arauak
66. artikulua. Aldagelak arropa aldatzeko eta garbiketarako lokalak dira, eta gehienek badituzte armairuak, bertan gordetzeko kaleko arropak, poltsak eta garbitasunerako gauzak. Funtsean hiru gune dituzte: aldagela, dutxak eta komunak.
67. artikulua. Erabiltzaileek ez dute arropaz aldatzeko eta garbiketarako behar duten denbora baino gehiago eman behar aldageletan.
Aldagelan erabiltzaileek zorrotz kontrolatu beharko dute oinetakoen aldaketa. Gomendatzen da oinutsik ez ibiltzea eta dutxetan txankletak erabiltzea.
68. artikulua. Ezin da inolako jakirik sartu, ezta kristalezko ontzirik edo gainerako erabiltzaileei min egin diezaiekeen beste ezer ere.
Ez da onartuko inolako jolasik, zalapartarik edo besteak gogaitarazten ahal dituen ekintzarik.
Ez da baimentzen bizarra egitea edo depilatzea.
Ez da arropa, bota edo oinetakorik garbitu behar dutxa eta konketetan, ezta oinetakoak hormen edo zoruaren kontra jo ere.
69. artikulua. Laguntzaileak ez dira inoiz aldageletan sartuko, hamar urtetik beherako ikasleekin doazenak izan ezik. Jarduerak irauten duen bitartean, itxaroteko eremuan geldituko dira, hura bukatu arte, eta horrez geroztik utziko zaie sartzen.
70. artikulua. Armairuak:
Armairu txanpondunak hutsik utzi behar dira jarduera bukatutakoan. Instalazioa ixteko ordua baino lehen, zerbitzuaren arduradunek ireki eginen dituzte hutsik utzi ez diren armairuak.
X. KAPITULUA
Padel pistak eta pilotalekua erabiltzeko arauak
71. artikulua. Pistak erabiltzeko erreserba:
–Pista erabiltzeko erreserba zuzenean eginen da instalazioko harreraleku edo kontrolgunean.
–Urteko kontzertuetan izan ezik, erreserbak egunero egin daitezke, instalazioa irekitzen den ordutik aurrera, eta egun horretako edo biharamuneko edozein ordutarako. Abonatu txartela duten erabiltzaileek 48 ordu lehenago egin dezakete erreserba gehienez.
–Gehienez bi orduz alokatu daiteke, erabiltzaile eta egun bakoitzeko. Hemen ulertzen da erabiltzaile solidarioak direla kantxa bera batera erabiltzen duten jokalari guztiak.
–Pista erabili behar duen pertsonaren nortasun agiriaren zenbakia edo abonatu txartel indardunarena idatziko da taulan, kontrolerako.
–Edonork erreserbatu ahalko du pista beste bazkide batentzat, haren nortasun agiriaren edo abonatu txartelaren zenbakia ematen badu.
–Jarduera hasi baino bost minutu lehenago, pistaren erreserba berretsi beharko da, tiketa aurkeztuz; bestela, pista gainerako erabiltzaileen eskura jarri ahalko da.
–Ezin izanen da laguntzailerik sartu pistetara.
72. artikulua. Argia piztuko da ongi ikusteko beharrezkoa denean.
XI. KAPITULUA
Igerilekuak erabiltzeko arauak
73. artikulua. Hemezortzi urtetik beherakoak igerilekuetara sartzeko arauak.
1. Hamar urte bete arte, adingabeek adin nagusiko batekin egon behar dute, eta horrek hartuko du adingabeen jokabidearen ardura.
2. Hamar urtetik hamazazpi urtera bitarte, bere kabuz sar daitezke, igerian baldin badakite.
74. artikulua. Osasun neurri gisa, ez zaie igerilekura sartzen utziko gaixotasun infekzioso kutsakorrak dituzten pertsonei, kontrako txosten medikorik ezean.
Ez da onartuko igerilekuko zabalguneetan edo uretan jatea, erretzea eta isur daitezkeen edariak sartzea, horretarako egokituta eta seinalatuta dauden piknik guneetan izan ezik.
Ezin da mahairik eta horrelako elementurik sartu, aulkiak eta eguzkitakoak salbu.
75. artikulua. Erabiltzaileek igeriketa librerako erabili ahalko dituzte beste zerbaiterako (ikastaroak, entrenamenduak etab.) mugatuta ez dauden aldeak soilik, eta ez dira igaroko mugatutako alde horietatik, jardueretan traba ez egiteko.
Ez da onartuko:
–Inskribatuta ez daudenek kirol eskolako materialak (oholak, mahukak etab.) erabiltzea.
–Aipatu zonak mugatzen dituzten kortxeretatik zintzilikatzea edo gainera igotzea.
76. artikulua. Igeri-ontziak eta zabalguneak.
Erabiltzailea ezin da igerilekura sartu kaleko arropa eta oinetakoekin. Aparteko kasuetan, kaleko oinetakoak plastikozko kaltzaz estalita sartu ahalko da. Mantentze-lanetako edo osasun arloko langileek ia beste inork ez du eginen.
Uretan sartu aurretik dutxatik pasatu behar da, eta komeni da bainatu ondoren ere dutxa hartzea.
Komeni da bainu-betaurrekoak eta belarrietako tapoiak erabiltzea.
Ezin da korrika, saltoka, bultzaka ibili edo gainerako erabiltzaileak gogaitu edo arriskuan jarri.
Ezin da ikusteko betaurrekorik edo eguzki-betaurrekorik erabili igerilekuaren barrenean, berariaz baimendutakoak izan ezik.
Igerilekuko langileen eta sorosleen jarraibideei kasu eginen zaie uneoro.
Debeku da deus botatzea uretara, edo janzkiak nahiz edozein motako gauzak sartzea, igeriketari lotuta ez badaude.
Debekaturik daude urpeko betaurrekoak, hegatsak, aire-koltxoiak eta horrelakoak, jarduera antolatuetan izan ezik.
Kasu guztietan, erabiltzeak dutxatuko dira uretan sartu aurretik.
Plisti-plastako igerilekuak 6 urtetik beherakoek erabiliko dituzte soil-soilik. Haiekin adin nagusiko bat egonen da beti. Plisti-plastako igerilekuan flotagailuak, burbuilak eta mahukak erabili ahal dira.
XII. KAPITULUA
Futbol zelaiak erabiltzeko arauak
77. artikulua.
1. Kirol oinetako egokiak jantzi beharko dira futbol zelaia erabiltzeko:
–Futbolerako oinetako takodunak.
–Takorik gabeko kirol oinetakoak.
Erabat debekaturik daude:
–Kaleko oinetakoak eta mendikoak.
2. Joko zelaia zapaldu aurretik garbitu ongi oinetakoak, belarra hondatzen duen elementurik ez sartzeko.
3. Debekaturik dago zelaia zikintzen duen edozer botatzea:
–Pipita eta fruitu lehorren azalak.
–Zigarretak eta zigarrokinak.
–Paperak.
–Txikleak, etab.
4. Baimendutako klubek, entitateek eta abarrek ez dituzte zelaiarekin lotuta ez dauden kirol instalazioak erabiliko.
XIII. KAPITULUA
Muskulazio gela erabiltzeko arauak
78. artikulua. Janzkera.
1. Erabiltzaileek kirol arropa egokiak eta garbiak erabiliko dituzte.
2. Kirol oinetakoak muskulazio gelarako soilik jantziko dira eta azpiak garbi edukiko dira.
3. Ezin izanen da sartu txankleta, igerilekurako oinetako edo antzekoekin.
4. Erabat debekaturik dago elastikorik gabe entrenatzea.
5. Erabiltzaileei gomendatzen zaie bigarren elastiko bat erabiltzea, jarduera aerobikoak luzaroan eginez gero.
6. Gelan eskuoihala erabili behar da nahitaez.
7. Komeni da eskularruak erabiltzea.
79. artikulua. Ekipamenduaren erabilera.
1. Bai makinetan bai koltxoietan gorputzak ukitzen duen aldea eskuoihalaz estaliko da.
2. Erabiltzaileen txandak arindu eta erabilera hobetze aldera, arren eskatzen da ez egoteko makinetan hizketan edo atseden hartzen.
3. Plakak eta makinak ez dira kolpeka eta zakar erabiliko.
4. Ariketa amaitutakoan kirol materiala bere lekuan utziko da.
5. Musika aparatuak, telebistak, ordenagailua eta abarrekoak instalazioko langileek soilik erabiliko dituzte.
6. Ezin da kirol poltsarik sartu gelan.
7. Diskoak eta mankuernak ongi zaindu eta kontserbatzeko, ezin dira aulki eta aparatuen gainean utzi.
8. Gomendatzen da ekipamendua zentzuz erabiltzea, entrenatzaileen jarraibideak kontuan hartuz, minik ez hartzeko. Makinaren baten funtzionamendua ezagutzen ez denean, galdetu entrenatzaileei.
80. artikulua. Ariketa eta osasuna.
16 urtetik beherakoak ezin dira muskulazio gelara sartu, ez badute gurasoen edo tutoreen idatzizko baimena.
XIV. KAPITULUA
Erabilera anitzeko gelako araudia
81. artikulua. Instalazio hauek programa orokorreko jarduera arautuetarako dira soilik. Beraz, ikasle taldeak ez direnek ezin dituzte noiznahi erabili, baizik eta programa orokorreko jarduerarik ez dagoen urte-sasoietan, betiere instalazioa erabiltzeko moduan badago.
1. Jarduerarako oinetako egokiak erabili behar dira eta ezin da gelara sartu kaleko oinetakoak jantzita.
2. Arreta berezia jarri behar da materiala behar bezala erabiltzen, alferrikako matxurak eta kalteak saihesteko.
3. Kirol materialak (koltxoiak, stepak, mankuernak eta abar) erabili ondoren bildu eginen dira eta bakoitza dagokion lekuan utziko da.
4. Komeni da eskuoihala erabiltzea koltxoian edo lurrean izerdirik ez uzteko.
XV. KAPITULUA
Harmailak erabiltzeko arauak
82. artikulua. Ikusleentzako aldea da. Kirol gertakariak, partidak, kirol agerraldiak edo emanaldiak eta horrelakoak egiten direnean erabiltzen da.
Pabiloietan eta harmailak dituzten instalazioetan, harmailak itxita egonen dira klaseen, kirol eskolen eta entrenamenduen ordutegian.
Ez da onartuko:
–Kirol instalazioetan erretzea.
–Harmailak zikintzea eta haietan hondakinak uztea.
–Beirazko ontziak, latak edo erabiltzaile eta kirolariak zauritu ditzaketen beste objektu batzuk sartzea.
–Korrika, jolasean edo mailaz maila saltoka aritzea, eta beste erabiltzaileak gogaitarazten dituzten gauzak egitea.
–Objektuak jaurtitzea harmailetatik pistara eta alderantziz.
–Palkoak, kabinak edo erreserbatutako guneak baimenik gabe erabiltzea.
XVI. KAPITULUA
Arau-hausteak
83. artikulua. Araudi honen kontrako arau-hausteak dira bertan zehaztutako ekintzak edo omisioak, deusetan ukatu gabe beste arau, ordenantza edo lege batzuetan aurreikusitakoak.
84. artikulua. Arau-hauste arinak.
Honako hauek dira arau-hauste arinak:
a) Lehenbiziko aldiz ez betetzea 30. artikuluan, 59.ean eta 64.-82. bitartekoetan azaldutako betebeharrak, deusetan ukatu gabe larritzat edo oso larritzat jotzen direnak.
b) Ezarritako betebeharrak edo aurreikusitako debekuak ez betetzea berekin dakarren edozein jokabide, larritzat edo oso larritzat jotzerik ez dagoenean.
c) Instalazio edo zerbitzuaren funtzionamendua eteten edo eragozten ez duten eta laster konpontzen diren ekintzak edo omisioak.
85. artikulua. Arau-hauste larriak.
Honako hauek dira arau-hauste larriak:
a) Ordutegiak, kantxak edo pistak baimenik gabe edo prezio publikorik ordaindu gabe erabiltzea.
b) 300 eurotik beherako kalteak eragitea.
c) Instalazio edo zerbitzu baten funtzionamendua eragozten dutenak, hura egun berean konpondu eta abian jarri ahal bada eta hirugarrenei kalterik egiten ez bazaie.
86. artikulua. Arau-hauste oso larriak.
Honako hauek dira arau-hauste oso larriak:
a) 300 eurotik gorako kalteak eragitea.
b) Hirugarrenei kaltea eginda, instalazio edo zerbitzu baten funtzionamendua eragozten dutenak, hura egun berean konpondu eta abian jarri ezin bada.
XVII. KAPITULUA
Zehapenak
87. artikulua. Arinak.
Arau-hauste arinak idatzizko ohartarazpenez eta 150 euro arteko isunarekin zehatuko dira.
88. artikulua. Larriak.
Arau-hauste larriengatik honako zehapen hauetakoren bat ezarriko da:
a) Instalazioak erabiltzeko baimena etetea, gehienez urtebeterako.
b) Instalazioan sartzeko debekua, hilabete eta urtebete bitarteko aldirako.
c) 150 eta 750 euro bitarteko isuna.
89. artikulua. Oso larriak.
Arau-hauste oso larriengatik honako zehapen hauetakoren bat ezarriko da:
a) 750 eta 3.000 euro arteko isuna.
b) Instalazioak erabiltzeko baimena etetea urtebete eta bost urte bitarteko aldirako.
c) Instalazioan sartzeko debekua, urtebete eta bost urte bitarteko aldirako.
90. artikulua. Kalteak konpontzea eta fidantza konfiskatzea.
Instalazioen erabilera pribatiboa dela eta, haietan edo hango altzarietan eta ekipamenduan kalteak egiten direnean, onuradunak bermearekin erantzunen du, eta hortaz, kendu eginen zaio, ezertan ukatu gabe eska dakizkiokeen erantzukizunak.
91. artikulua. Erantzuleak.
Erabiltzaileak, kirolariak, entrenatzaileak, irakasleak, taldeak eta taldeetako kideak izanen dira arau-hausteen erantzuleak.
92. artikulua. Organo eskuduna.
Ikuskapena, zaintza eta kontrola Zizur Zendeako Udaleko langileei dagozkie.
93. artikulua. Zehapen espedienteak tramitatzea.
Salatzen diren ekintzen ondorioz zehapen espedientea irekiko da eta abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuan ezarritako printzipio eta prozeduren arabera tramitatuko da.
94. artikulua. Behin-behineko neurriak.
Zehapen espedientea hasita, noiznahi hartu ahal izanen dira behin-behineko neurriak, ezinbestekoak badira prozedura behar bezala bideratzeko, ezar litekeen zehapenaren prozedura bermatzeko edo arau-hauste gehiago egin dadin eragozteko.
95. artikulua. Behin-behineko neurriak.
Egindako arau-hausteen ezaugarrien eta larritasunaren araberakoak izanen dira, eta aurreneurriak ere izan daitezke, bereziki honakoak:
a) Instalazioetara sartzeko debekua.
b) Erabiltzaile txartela, kirol fitxa, abonamenduak eta instalazioak erabiltzeko baimena etetea.
c) Hitzarmena etetea.
96. artikulua. Presako kasuetan, arau-haustea larritzat edo oso larritzat jo ahal denean, prozedura hasteko eskumena duen organoak edo instrukzio organoak behar diren behin-behineko neurriak hartu ahalko ditu.
97. artikulua. Ordaina ematea eta kalte ordainketa.
Zehatutako jokabideek kalte edo galerarik eragin badiote Udalari, honako hau deklaratzen ahal da prozeduraren ebazpenean:
a) Arau-hausleari eskatzea arau-haustearen ondoriozko egoera lehengora itzultzeko.
b) Sortutako kalte eta galerak ordaintzea, haien zenbatekoa prozeduran zehazten denean.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza honek testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan hartuko du indarra eta sortuko ditu erabateko ondorio juridikoak.
2. ordenantza, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala
1. artikulua. Kirol instalazioetako abonamendua urtekoa izanen da (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra artekoa).
2. artikulua. Kirol instalazioen urteko abonamenduen ordainketa lau hilean behin edo urtean behin eginen da. Gimnasioaren urteko abonamendua kuota bakar batean ordainduko da.
3. artikulua. Udaldia hiru hilabetekoa izanen da, ekaineko bigarren larunbatetik iraileko bigarren igandera arte.
Abonamendua iraileko bigarren igandetik aurrera egiten duten helduek kirol instalazioen azken lauhilekoari dagokion kuota (40 euro) ordainduko dute. Gimnasioaren kuota osorik ordainduko da.
4. artikulua. Instalazioetako baja ekainaren 1a baino lehenago egin beharko da, salbu eta gimnasioan hiru hileko abonamendua dutenen kasuan, horiek kasuan kasuko hiruhilekoa bukatu baino hamabost egun lehenago egin beharko baitute baja.
5. artikulua. Norbaitek baja ematen badu edo ematen bazaio instalazioetan eta oraindik ordaindu gabeko ordainagiriak baditu, berriz ere inskribatzean 80 euroko kuota gehigarria edo zorra ordaindu beharko du.
6. artikulua. Segurtasun arrazoiengatik, adina bat edo beste izan, kirol instalazioetako erabiltzaile guztiek sarrerako txartelaren bidez justifikatu beharko dute beti sarrera.
7. artikulua. Kirol instalazioetan sartzeko gutxieneko adina, urte osoan, hamar (10) urtekoa izanen da. Adingabeek heldu erantzule batekin joan beharko dute.
8. artikulua. Maiatzean, ekainean eta irailean, berdeguneetara sar daiteke aisialdiko jaruderak egiteko, eta urte osoan, berriz, padel pistetara eta kirol pistara (Zizur Txikia).
9. artikulua. Zizur Zendeako Udalaren kirol instalazioak erabiltzen dituen edozeinek eska diezaioke Udalari kuotaren hobari bat, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren azken aitorpena eta familia ugariaren kartilla aurkeztuz, hobaria zer epetarako eskatzen den, orduan indarra duen horixe.
10. artikulua. Hitzarmenak egin daitezke beste udal eta/edo entitate batzuekin, Zizur Zendeako Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko.
11. artikulua. Ordenantza hau aplikatzeko egintzek izaera administratiboa dute eta, beraz, horien aurka, tramite egintzak ez badira, honako errekurtso hauek aurkezten ahal dira aukeran eta/edo ondoz ondo, jakinarazi eta biharamunetik hasitako epe hauetan: berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetza honi zuzendua, hilabeteko epean (30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluak); gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean (6/1990 Foru Legearen 337. artikulua eta hurrengoak); errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean (29/1998 Legearen 8-1 artikulua).
Azken xedapenak
Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorra aplikatuko da.”
Bigarrena.–Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
a) Urteko abonamenduak Udalaren bi kirol instalazioetarako:
1. 2008. urtearen aurretik abonatuta zeuden Zizur Nagusiko bizilagunak Zendean erroldatutzat joko dira.
2. Guraso bakarreko familietan, haurrek, zaintza dela-eta Zizur Zendean erroldatuta ez daudenean, lauhileko bat besterik ez dute ordainduko udaldian instalazioetan sartzeko.
3. Urteko kuotaren ordainagiriak itzultzen dituen edo ordaintzen ez dituen erabiltzaileari automatikoki emanen zaio baja.
4. Familia ugariak: familia unitate batean 4 kide baino gehiago badaude abonatuta, abonamendua doan izanen da 14 urtetik beherako 5. kidetik aurrera. Guraso bakarreko familia unitateetan, abonamendua doan izanen da 14 urtetik beherako 4. kidetik aurrera.
5. Kirol instalazioetako egun bateko sarrerak instalazio hauek erabiltzeko eskubidea dakar: jostetarako igeri-ontziak, dutxak, aldagelak eta elkartearen ostatu-lokala. Gimnasioa eta sauna kanpo daude.
b) Aldi baterako abonamenduak, kirol instalazioetako abonatuei lotuak:
1. Halakotzat jotzen ahal dira: a) haurrak edo adineko pertsonak zaintzeko kontratatzen diren langileak; b) erroldatu gabeko ahaideak, hala nola gurasoak, seme-alabak, anai-arrebak, ilobak edo etxean hartutako haurrak; c) baldintza horietakoren bat bete eta horrelakotzat aurkezten diren pertsonak, abonatuak erantzukizuneko aitorpena eginik.
2. Abonamendua hilabetekoa izaten ahal da eta berritzerik izanen da.
c) Gimnasioa.
1. Udaldian gimnasioaren hiruhileko abonamenduak berrituko dira, baina ez da berrik eginen, udaldiko abonamenduari lotuta dauden kasuetan izan ezik.
d) Beste instalazio batzuk alokatzea:
d.1. Asteraingo pilotalekua:
1. Pilotalekuko jarduerek lehentasuna izanen dute beste edozeinen gainetik.
2. Asteraingo pilotalekua denboraldi osorako erreserbatu ahal izateko, nahitaezkoa izanen da gutxienez taldearen edo lagun taldearen %25 kirol instalazioetako abonatuak izatea.
3. Erreserba astean behin entrenatzeko eta hamabostean behin partida bat egiteko baizik ez da izanen eta hitzarmen bidez arautuko da.
4. Kirol talde horietan, Zizur Zendean erroldatu gabeko jokalariek erroldatuendako abonamenduaren zenbatekoa ordainduko dute.
d.2. Zizurko eta Asteraingo instalazioetako aretoak jardueretarako.
1. Gizarte etxeak eta/edo kirol eremuak eskatzen dituzten pertsonei eta/edo entitateei aplikatuko zaie, haien jarduerak unean unekoak eta iraupen desberdinekoak badira.
2. Aldi baterako sarrera ezartzen ahalko da kirol arloan elkarte gisa legez eratuta ez dauden pertsona edo taldeentzat, betiere Udalaren berariazko kontzesioa badute kirol eta kultura arloko jarduerak edo antzekoak egiteko.
3. Udalak aldi baterako hitzarmenaren edo protokoloaren bidez arautuko ditu berariazko araubidearen baldintzak, eta irizpide objektibo gisa ebaluatuko du lagapenaren xede den jarduerak herritarrentzat duen interes edo onura maila; balorazio objektiborako beste irizpide batzuen artean egonen da Udalak eman ezin dituen zerbitzuak izatea edo eskatzaileak irabazi asmorik ez izatea.
4. Dagokion ordenantza fiskalean jasotako tasek arautuko dute nola erabiliko dituzten zenbait programa eta/edo zerbitzu gizarte eta/edo kirol ekipamenduak erabiltzen dituzten elkarteek, taldeek edo pertsonek.
5. Udalak kuota kobra dezake gizarte eta/edo kirol ekipamendu horiek erabiltzeagatik edo, bestela, doan laga ditzake egitekoa den jardueraren interes eta onuraren arabera.
6. Baimentzen ahalko da lagapena hartzen duten pertsonek edo entitateek jarduera ordainduak egitea gizarte etxeetan eta/edo kirol eremuetan. Udalak berariazko baimena eman ondoren, jarduera horietatik lortutako dirua haiek antolatu dituen entitate edo pertsonarenak izanen dira, betiere berariazko erabileraren tasa ordainduta nahitaez, bai eta indarrean dauden gainerako udal tasak eta zergak ere.
7. Udalak bermatuko du kirol eta/edo gizarte ekipamenduak herritarrek parte hartzeko eta beraien sustapenerako eremuak izanen direla, kudeaketa eredu bat edo beste izan.
8. Ekipamenduen egitekoa izanen da kalitatezko zerbitzu publikoak eskaintzea, Udalaren eta herritarren premia, eskari eta interesei erantzunez heziketa, kultur, aisialdi, josteta eta gizarte arloko jarduketak bulkatzean.
9. Erabilera eta balio anitzekoak izateko sortu dira eremuak eta baliabideak eta, lagatzen eta/edo alokatzen badira, esklusibotasunik eta bazterketarik gabe partekatuko dira.
10. Optimizazio irizpideei jarraitzen die eremuen kudeaketak eta, hortaz, bateragarria izanen da ikastaro soziokulturalak eta kirol ikastaroak ezartzeko udal estrategiekin.
11. Gizarte eremuen lagapena egiteko eskaera fitxak aurkeztuko dira, horietan jasoko baitira kudeaketa taldeak eskatzaileen ordutegi eta jarduerak koordinatzeko behar diren datuak, eskatzaileen identifikazioa, jakinarazpenetarako helbide elektroniko bat, eskaeraren arduradunak, eta, eremua zein jardueratarako eskatzen den, jarduera horren eduki zehatza. Erreserba fitxak aste bat lehenago aurkeztu behar dira gutxienez.
12. Esleipen-hartzaileek erantzukizun zibileko asegurua, berariazkoa, aurkeztu beharko dute, eta Kultura eta Kirol Batzordeak esanen du behar bestekoa den. Era berean, elkarte gisa erregistratutako entitateek beren estatutuen kopia bat erantsiko diote lehen eskabideari.
13. Lagapena ez da irmotzat joko Alkatetzak eskatzaileari kontzesioa idatziz jakinarazi arte.
14. Eremuak lagatzean ekipamendua edo giltzak eman behar badira, eskatzaileak izanen du haien gaineko ardura.
15. Bi jarduera eremu eta ordutegi berean egitekoak badira, irtenbideak bilatuko dira haietako bat bertan behera ez uzteko, ahal izanez gero; horrelako kasuak Udalak ezartzen dituen irizpideen arabera arautuko dira.
16. Udalak eremuak laga diezazkieke erabiltzaileei edo elkarteei, dela urtebeteko epeetan (ekainetik irailera doan epea, alegia), dela aldi baterako.
Udalak erabaki dezake eremuen erabilera doan lagatzea edo kuota sinboliko bat kobratzea, egitekoak diren jarduerak edo programak nolakoak diren kontuan hartuta. Jarduera horiek Zizur Zendeako bizilagunentzat izanen dira batik bat, eta jardueragatik ordaindu beharko duten kuota merkatuko kuota baino txikiagoa izanen da; hots, 30 euro hilean gehienez.
17. Prezio publikoen tarifak
HAURRAK, 3 URTETIK 7RA BITARTEKOAK | |
Abonatu baten haurraren abonamendua | 25,00 |
Abonatu gabe baten haurraren abonamendua | 40,00 |
Ekaineko abonamendu berezia | 40,00 |
Uztaileko abonamendu berezia | 40,00 |
Abuztuko abonamendu berezia | 40,00 |
Iraileko abonamendu berezia | 40,00 |
Asteko abonamendua | 20,00 |
Eguneko sarrera | 4,00 |
Sarrera larunbat eta jaiegunetan | 6,00 |
14 URTE BITARTE | |
Erroldatuaren abonamendua | 60,00 euro |
Erroldatu gabearen abonamendua | 95,01 euro |
Ekaineko abonamendu berezia | 40,00 euro |
Uztaileko abonamendu berezia | 40,00 euro |
Abuztuko abonamendu berezia | 40,00 euro |
Iraileko abonamendu berezia | 40,00 euro |
Asteko abonamendua | 20,00 euro |
Eguneko sarrera | 4,00 euro |
Sarrera larunbat eta jaiegunetan | 6,00 euro |
HELDUAK | |
Erroldatuaren abonamendua | 120,01 euro |
Erroldatu gabearen abonamendua | 190,01 euro |
Udako denboraldiko abonamendua, soilik igerilekuetarako | 80,01 euro |
Udako denboraldiko abonamendua, igerileku eta gimnasiorako | 95,01 euro |
Ekaineko abonamendu berezia | 40,00 euro |
Uztaileko abonamendu berezia | 40,00 euro |
Abuztuko abonamendu berezia | 40,00 euro |
Iraileko abonamendu berezia | 40,00 euro |
Asteko abonamendua | 40,00 euro |
Eguneko sarrera | 6,00 euro |
Sarrera larunbat eta jaiegunetan | 10,00 euro |
Abonatuen gimnasioaren urteko kuota | 60,00 euro |
Gimnasioaren hiruhileko kuota bakarra (instalazioetako abonatuak eta abonatu gabeak) | 55,01 euro |
ERRETIRATUAK, PENTSIODUNAK ETA LANGABEAK | |
Erroldatuaren abonamendua | 60,00 euro |
Erroldatu gabearen abonamendua | 95,01 euro |
Ekaineko abonamendu berezia | 40,00 euro |
Uztaileko abonamendu berezia | 40,00 euro |
Abuztuko abonamendu berezia | 40,00 euro |
Iraileko abonamendu berezia | 40,00 euro |
Asteko abonamendua | 20,00 euro |
Eguneko sarrera | 4,00 euro |
Sarrera larunbat eta jaiegunetan | 6,00 euro |
Abonatuen gimnasioaren urteko kuota | 60,00 euro |
Gimnasioaren hiruhileko kuota bakarra (instalazioetako abonatuak eta abonatu gabeak) | 55,01 euro |
PADEL PISTAK (orduaren prezioa) | ||
Abonatua | 3,00 euro | |
Abonatu gabea, egunekoa | 3,00 euro | + sarrera |
Abonatu gabea, jaiegunekoa | 3,00 euro | + sarrera |
Taldeak, egunekoa | 25,00 euro | |
Taldeak, jaiegunekoa | 40,00 euro | |
Argia | 2,00 euro | |
ZIZURKO KIROL PISTA (orduaren prezioa) | |
Abonatua | 0,00 euro |
Abonatu gabea | 5,00 euro |
Taldeak | 15,00 euro |
Argia | 3,00 euro |
KIROL INSTALAZIOETAKO GELAK | |
Ordu 1 | 20,00 euro |
30 minutu | 15,00 euro |
ASTERAINGO PILOTALEKUA (Orduaren prezioa) | |
Abonatuak | Doan |
Abonatu gabeak | 5 euro |
Taldeak | 20 euro |
Argia | 3 euro |
FUTBOL ZELAIA | |
Partiduaren prezioa | 95,01 euro |
Argia (partida) | 6,00 euro |
GASTU OROKORRAK | |
Sartzeko txartelak bikoiztea | 3,00 euro |
LOKALEN ERABILERA LAGATZEA ZIZUR ZENDEAKO | |
Urteko epeak/hilabeteko ordainketa | |
Zer programa garatu gogo den | 0,00 euro |
Gehieneko ordu kopurua, hilabetean: 16 ordu | 200 euro |
Astean ordu bat alokatzea | 25 euro orduko |
Astean 3 ordutik gora | 20 euro orduko |
Aldi baterako epeak/hilabeteko ordainketa | |
Zer programa garatu gogo den | 0,00 euro |
Beste zerga batzuk | 30 euro orduko |
8 ordutik gorako epeak | 24 euro orduko |
LOKALEN ERABILERA LAGATZEA ERROLDATU GABEEI EDO ZIZUR ZENDEAREKIN LOTURA EZ DUTEN ELKARTEEI | |
Aldi baterako epeak/hilabeteko ordainketa | |
Tarifa | 40 euro orduko |
8 ordutik gorako epeen tarifa | 32 euro orduko |
3. ORDENANTZA, UDALAK ANTOLATZEN DITUEN KIROL, GIZARTE ETA KULTUR JARDUERETAN IZENA EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
1. artikulua. Arau orokorrak.
1. Honako hauek izanen dira gutxieneko eta gehieneko inskripzioak jardueren hasierarako: A) 14 urtetik gorakoak, 14 inskripziotik 30era bitarte; B) 14 urtetik beherakoak, 12 inskripziotik 18ra bitarte, salbu eta beren ezaugarriengatik beste kopuru bat behar dutenak. Aurrekoa gorabehera, gutxienez eskatzen den kopurua betetzen ez bada, jarduera bertan behera geldituko da, eta kobratutakoa itzuliko, salbu eta inskribatutakoek gutxieneko kopuru horiek berdindu artekoa ordaintzen badute, edo Kirol Batzordeak egitearen aldeko txostena prestatzen badu.
2. Udalak eskubidea izanen du aipatu diren jarraibideak -ordutegiak, tokiak eta eskainitako ikastaroen zerrenda- aldatzeko, aldez aurretik abisua emanda.
3. Jarduera baterako izena eman ondoren ez da inola ere onartuko egunez eta ordutegiz aldatzea, nahiz eta jarduera berdina izan; beraz, inork ezin izanen du taldez aldatu dagokion zerbitzuaren baimen espresa gabe.
4. Lehen ordainketa egiten denean gauzatuko da inskripzioa.
5. Izena ematen den egunetik hasita, astebete izanen da inskripzioak deuseztatzeko.
6. Ikastaro baterako izena eman nahi bada osorik ordaindu behar da ikastaroaren prezioa (urriko, abenduko eta otsaileko ordainagiriak). Inskripzioak deuseztatzeko epea bukatu ondoren ikastaroa utzi nahi izateak ez du jarduera osorik ordaindu beharra kentzen; horregatik, ez dira itzuliko ordaindutako kuotak eta ez da ordainagiriak itzultzerik onartuko, ez bada behintzat Alkatetzaren ustez justifikatuta dagoen osasun edo lan arrazoiren bat.
7. Zizur Zendean erroldatutakoek lehentasuna izanen dute kirol ikastaroetan inskribatzerakoan. Gainerako ikastaroetan, Zizur Zendean eta Zizur Nagusian erroldatuek lehentasuna izanen dute, erroldatu gabeen aurretik. Jardueraren kuota handiagoa ordaintzen dutenez, erroldatu gabeek ez dute 40,00 euroko kuota gehigarria ordaintzen.
8. Inskripzio hurrenkerari zorrotz jarraituz esleituko dira plazak, eta pertsona bakoitzak gehienez ere 3 parte-hartzaile inskriba ditzake. Itxaron zerrenda bat eratuko da, sortzen diren hutsuneak betetzeko.
9. Datu faltsuak emateak berehala kanporatzea ekarriko du.
10. Parte-hartzaile bakoitzak eskatzen zaion materiala eramanen du ikastaroaren lehen egunean, jardueran aritu ahal izateko.
11. Ikastaroetan asistentziaren zerrendak prestatuko dira hilero. Hartara, erabiltzaile bat ez bada joaten jardueraren orduen %50era justifikaziorik gabe, izan osasunekoa, lanekoa edo prestakuntzakoa, lehenbiziko hiruhilekoan, hala jakinarazi eta baja emanen zaio jardueratik, itxaron zerrendarik izanez gero.
2. artikulua. 64 orduko ikastaroak (euroak/ikastaroa).
1.–Zizur Zendeako eta Zizur Nagusiko udaletan erroldatuak (Zizur Nagusikoak kultur jardueretarako bakarrik): A) Helduak, 141,00 euro (47,00 euroko 3 kuota); eta B) Haurrak, erretiratuak eta pentsiodunak, 96,00 euro (32,00 euroko 3 kuota).
2.–Erroldatu gabeak: A) Helduak, 225,00 euro (75 euroko 3 kuota); eta B) Haurrak, erretiratuak eta pentsiodunak, 144,00 euro (48,00 euroko 3 kuota).
3.–Udalaren kirol instalazioetan egiten diren kirol jardueretan izena ematen dutenek honelako gehigarria ordaindu beharko dute, instalazioetako abonatuak ez badira: A) Helduak, 40,00 euro; eta B) Haurrak, erretiratuak eta pentsiodunak, 20,00 euro. Izena zenbait jardueratarako emanez gero, gehigarri bakar bat ordainduko da.
3. artikulua. 32 orduko ikastaroak (euroak/ikastaroa).
1.–Erroldatuak: A) Helduak, 96,00 euro (32,00 euroko 3 kuota); eta B) Haurrak, erretiratuak eta pentsiodunak, 66,00 euro (22,00 euroko 3 kuota).
2.–Erroldatu gabeak: A) Helduak, 150,00 euro (50,00 euroko 3 kuota); eta B) Haurrak, erretiratuak eta pentsiodunak, 120,00 euro (40,00 euroko 3 kuota).
3.–Udalaren kirol instalazioetan egiten diren kirol jardueretan izena ematen dutenek honelako gehigarria ordaindu beharko dute, instalazioetako abonatuak ez badira: A) Helduak, 20,00 euro; eta B) Haurrak, erretiratuak eta pentsiodunak, 10,00 euro.
4. artikulua. Errekurtsoen araubidea.
Ordenantza hau aplikatzeko egintzek izaera administratiboa dute eta, beraz, horien aurka, tramite egintzak ez badira, honako errekurtso hauek aurkezten ahal dira aukeran eta/edo ondoz ondo, jakinarazi eta biharamunetik hasitako epe hauetan: berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetza honi zuzendua, hilabeteko epean (30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluak); gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean (6/1990 Foru Legearen 337. artikulua eta hurrengoak); errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean (29/1998 Legearen 8-1 artikulua).
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan Kudeaketaren, diru-bilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza fiskal orokorra aplikatuko da.
Bigarrena.–Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iragarkiaren kodea: L1602782
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
