1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
206/2016 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, enplegu autonomoa sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 1516/2009 Ebazpena indarrik gabe uzten duena.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 1516/2009 Ebazpenaren bidez, enplegu autonomoa sustatzeko Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzaturiko diru-laguntzen deialdia onetsi zen.
Deialdi hori martxoaren 28ko 660/2014 Ebazpenaren bidez aldatu zen.
Dena dela, diru-laguntza horien kudeaketan metatu den esperientziak, gaur egungo egoera ekonomikoak eta izan daitezkeen onuradunen estaldura handitu beharrak deialdi honetako oinarri arautzaileak berrikustera eta berri batzuk onestera daramate, haien efizientzia hobetu eta enplegu autonomoaren sorkuntza bultzatzearren.
Aurreko lerroaldean adierazitakoaren ondorioz, bidezko da indarrik gabe uztea apirilaren 27ko 1516/2009 Ebazpena eta beste deialdi batekin ordeztea hura onetsi eta ofizialki argitaratzen denean.
Apirilaren 27ko 1516/209 Ebazpenaren eskaerak aurkezteko epea hiru hilabetekoa denez jarduera hasten denetik, zuhurtasunagatik eta segurtasun juridikoagatik, deialdi horren oinarri arautzaileak aplikatuko dira ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den arte aurkeztu diren eskaeretan, ordu arte ebatzi ez badira.
Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuaren txostena ikusita, non proposatzen baita indarrik gabe uztea apirilaren 27ko 1516/2009 Ebazpena, enplegu autonomoa sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituena.
Azaldutakoarekin bat, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Indarrik gabe uztea Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 1516/2009 Ebazpena, enplegu autonomoa sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituena.
Aurrekoa gorabehera, ebazpen horren bidez onetsitako oinarri arautzaileak aplikatzen jarraituko dira ebazpen hau argitaratu arte aurkeztu eta ebatzi ez diren eskaeretan.
2. Deialdi horren babesean emandako diru-laguntzak hartan ezarri bezala justifikatu behar dira eta, halaber, aplikagarria izanen da betebeharrei, ez-betetzeei eta itzulketei dagokienez.
3. Ebazpena Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura eta Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da haren aurka, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2016ko martxoaren 1ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.
Iragarkiaren kodea: F1602610