55. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

CÁDIZKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua
763/2015 prozedura

Carmen Yolanda Toro Vilchez andrea, Cádizko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen du: Silva Guzmán Rabanillo, Estefania Gutiérrez García eta Montserrat Santos Fernández auzi-jartzaileek eskaturik, kaleratze/kargu-uzte orokorrak direla-eta, Cenex Consulting y Promociones SLren aurka epaitegi honetan bideratu diren 763/2013 autoetan, epaia eman da 2015eko abenduaren 11n, hitzez hitz hau dioena:

“Epaitza: Baiesten dut Monserrat Santos Hernández, Silvia Guzmán Rabanillo eta Estefanía Gutiérrez García andreek Cenex Consulting y Promociones SLren aurka jarritako demanda.

Deklaratzen dut 2015eko abuztuaren 11ko kaleratzea bidegabekoa izan zela, eta lan harremana egun horretan iraungi zela.

1.–Enpresa kondenatzen dut Santos andreari 3.110,91 euro pagatzera kalte-ordain gisa, gehi 514,25 euro eta 14,37 euro (528,62 euro, guztira) aurreabisua ez egiteagatik.

Halaber, Guzman andreari 4.087,89 euro pagatzera kalte-ordain gisa, gehi 528,62 euro, guztira, haren interesen aurreabisuagatik.

Eta Gutiérrez andreari 4.602,09 euro pagatzera kalte-ordain gisa, gehi dagozkion 528,72 euro.

2.–Soldatak Bermatzeko Funtsa: erantzulea izanen da behin-behineko kaudimengabezia deklaratzen bada, aurkezten zaion espedientearen arabera.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta adieraz bekie erregutze-errekurtsoa aurkezten ahal dutela, jakinarazi eta ondoko bost egun balioduneko epean iragarrita, alderdiak edo horien abokatuak, lan-harremanetako gradudunak edo ordezkariak epaitegian bertan agertuz edo idazkia aurkeztuz. Errekurtsoa jarriko duen legelaria edo lan-harremanetako graduduna izendatu behar da.

Zilegi izanen da horien adierazpen hutsaren bidez iragartzea, jakinarazpena jasotzean. Horrela...”.

Eta Cenex Consulting y Promociones, S.L. enpresa demandatuaren legezko ordezkariari jakinarazpena egiteko balio izan dezan, hura non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, eta ohartarazten dut hemendik aurrera jakinarazpenak epaitegiko iragarki-lekuan eginen direla, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Cádizen, 2016ko urtarrilaren 8an.–Justizia Administrazioaren letradua, Carmen Yolanda Toro Vilchez.

Iragarkiaren kodea: J1602786