2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
SANTAKARA
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez eta administrazio araubidean aldi baterako betetzeko. Akats zuzenketa
Santakarako Udalak, 2016ko otsailaren 3an egin osoko bilkuran, onetsi zuen zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, administrazio-araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez aldi baterako betetzeko deialdia.
Ikusirik 2016ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 10ean egindako deialdiaren argitalpena, beharrezkoa da bertan atzemandako akatsak zuzentzea, bai epaimahaiaren osaketari buruzko 6. oinarrian, bai eskabidearen eredu ofiziala jasotzen duen I. eranskinean. Hona hemen:
6.1. oinarria.
Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:
Mahaiburua: Jesús Luis Caparroso Ruiz, Santakarako Udaleko alkatea.
Mahaiburuaren ordezkoa: Pedro Jiménez Sota, Santakarako Udaleko zinegotzia.
Lehen mahaikidea: Jorge Cervera Ibiricu, Santakarako Udaleko zinegotzia.
Lehen mahaikidearen ordezkoa: Raquel Navarro Crespán, Santakarako Udaleko zinegotzia.
Bigarren mahaikidea: Javier Abaurrea Turrillas, Tafallako IIPn irakaslea.
Bigarren mahaikidearen ordezkoa: Joaquín Rodríguez del Río, LHko eta DBHko irakaslea.
Hirugarren mahaikidea: Iván Lahaba Guerrero, Tafallako IIPn irakaslea.
Hirugarren mahaikidearen ordezkoa: Mikel Mauleón Urbe, Tafallako IIPn irakaslea.
Idazkaria: Javier López Monreal, Santakarako Udaleko idazkaria.
Ordezko idazkaria: Ana Gloria Iribarren Pérez, Caparrosoko Udaleko idazkaria.
Hautaprobak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia.
Santakaran, 2016ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.
I. ERANSKINA
Eskabide eredu ofiziala (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1603114