55. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 834/2015 hitzezko judizioa (utzarazpena, ez ordaintzeagatik, 250.1.1)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela utzarazpena eta ez ordaintzearen ondoriozko erreklamazioa dela-eta, eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen haren xedapen zatia, hitzez hitz:

Erabaki dut:

1.–Amaitutzat ematea Antso Azkarra kaleko 75eko jabekideen erkidegoak Carmen Rosa Herrera Martínezen aurka sustatutako utzarazpen prozedura, ebazpen honen aurrekarietan deskribatutako finkaren gainean.

2.–Demandatzaileari igortzea, betearazpena abiaraz dadin. Horretarako, aski da eskatze hutsa. Jarduketetan ageri denez, etxebizitza hutsik dago, eta horregatik dokumentazioa Enbargo eta Komunikazio Egintzen Zerbitzu Orokorrari bidaltzen zaio, botatze eginbidea gauza dadin.

3.–Ohartarazten da prozedura honetan zor ziren errenta edo zenbatekoak erreklamatu direla, 1.924,77 euro hain zuzen, gehi demandaren ondoren sorrarazitako errentak, finka egiaz berreskuratu arte, hau da, 350 euro hilabetean. Hori ohartarazten da gerora aurkezten den demanda betearazlean aintzat hartzeko eta egoera hori kontuan har dadin betearazpena abiatzerakoan. Kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut demandatua.

Berrikusteko errekurtsoa jar daiteke bost eguneko epean.

Eta Carmen Rosa Herrera Martínezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko martxoaren 3an.–Justizia Administrazioaren letradua, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1602819