55. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 480/2015 berehalako falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ordena publikoaren kontrako falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Nik, Andrea Torroba Ezcurrak, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko epaileak, 480/15 falta-judizioko autoak aztertu ditut. Horietan alderdi gisa aritu dira Fiskaltza, 50 eta 51 zenbakiak dituzten Eguesibarko udaltzainak, salatzaile gisa, eta Samia Benkhelifa andrea, salatu gisa. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenez baliatuta, ondoko epaia eman dut Erregearen izenean:

Samia Benkhelifa andrea kondenatzen dut, agintarienganako errespeturik ezaren falta batengatik, 50 eta 51 zenbakiak dituzten Eguesibarko udaltzainei egina, hamar eguneko isuna ordaintzera, bost euro egunero.

Eta Samia Benkhelifari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Agoitzen, 2016ko martxoaren 2an.–Justizia Administrazioaren letradua, Tomás Marcos Ondarra Uriarte.

Iragarkiaren kodea: J1602693