3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA
A/31/03374 NL/br espedientea
Jendaurreko epea
Gaia: obrak baimentzeko eskaera.
Eskatzailea: Navarra de Suelo y Vivienda SA. (NASUVINSA).
I.F.Z. zenbakia: A 31212483.
Helbidea: Sanduzelaiko etorb., 8 - behea, 31012 Iruña (Nafarroa).
Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: Bagordi 1.0100.140.
Tokia: Lekaroz.
Udalerria eta probintzia: Baztan (Nafarroa).
Obren azalpen laburra eta helburua:
Lanen xedea izanen da hormigoizko euskarri bat eraikitzea, hornidura eta saneamendu sarea Bagordiko erreka azpitik eramateko, eta harri-lubetak eraikitzea euri-urak ur-ibilgura husteko hodien inguruan, errekaren bi bazterretan, eta beste lau tokitan.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2016ko otsailaren 25ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.
Iragarkiaren kodea: E1602447